Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Sufrimenduaren aurrean, artea edo poesia gelditzen zaigu bakarrik”

“Sufrimenduaren aurrean, artea edo poesia gelditzen zaigu bakarrik”

Amorebieta-Etxanoko Udalak Aita Santi Onaindia bekaren hamabigarren edizioa irabazi zuen lana aurkeztu du. Pio Perez Aldasoro, irakasle eta ikertzailea gipuzkoarra izan da “Joxe Zapirainen bertso-malkoak. Edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez” lanaren egilea. Oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginen barruan kokatuta dago ikerketa lana, “historiako garai ilunak dakarzkiguna”.

Proiektu honen bidez, Joxe Zapirainen bertsoak aurkitu izanak eragin zion harridura islatzen du egileak. Izan ere, bertsolariak hasi baitzen, negarrari eman beharrean, bi seme fusilatu zikiotela jakin zuenean, bertsoen bidez sentimendurik sakoenak eta mingarrienak adierazirik horrela, azaldu du Perez Aldasorok aurkezpenean.

“Asko disfrutatu dut lan hau egiten, baina gauza oso gogorrak irakurri behar izan ditut”, aipatu zuen pasaitarrak. Lana bi ardatzetan oinarrituta dagoela adierazi zuen egileak: alde batetik, semearen sufrimedua eta bestetik, bertso zaletasuna. “Sufrimenduaren aurrean, bakarrik artea edo poesia gelditzen zaigu”, azpimarratu zuen Perez Aldasorok aurkezpenean.

Egilearekin batera, Amorebieta-Etxanoko alkatea, David Latxaga; Ametx erakunde autonomoko presidentea, Andoni Agirrebeitia; Labayru Ikastegiko zuzendaria, Adolfo Arejita eta Bizkaiko Foru Aldundido euskara sustatzeko zuzendari andrea, Miren Dobaran, izan ziren atzo burutu zen aurkezpenean.

 

Traumak landu ditu

Euskal literaturaren alorreko ikerketa lanak sustatzea helburua duen bi urterik behin antolatzen den beka honen bidez, Santiago Onaindia omentzen da.

Pio Perez Aldasoro (Pasai Donibane, 1963) izan da hamabigarren edizioko proiektua burutu duen ikertzailea. Gizarte Antropologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle agregatua, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Gaur egun, Memoria Historikoa Literatura Iberiatarretan Ikertaldearen partaidea da. Azken urteetan, berriz, memoriaren antropologiaren inguruko auziak izan ditu ikerketagai. Besteak beste, biografiak, testigantzak, traumak eta gogoratzeko edo ahazteko moduak landu ditu, gehienbat 1936ko Gerra Zibila ardatz hartuta.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados