Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Juan Bilbao dultzaineroa gogoratuko dute maiatzaren 10ean hasiko den Mañariko Kultur Astean

Maiatzaren 10etik 19ra ospatuko da Mañariko Udalak antolatutako Kultur Astea eta egitarauan tartekatutako antzerki eta musika emanaldiez gain, maiatzaren 12an Bizkaiko Dultzaineroei egingo zaien omenaldia nabarmentzen dira.

Gerediaga Elkartearen laguntzarekin antolatutako omenaldian Juan Bilbao dultzainero mañariarra ekarriko dute gogora. Eguneko ekitaldiak kalejira batekin hasiko dira eta ondoren erraldoi eta buruhandiekin alaituko da herria. Eguerdian baltseorako tartea egongo da.

Dultzaineroei egingo zaien aitormena Bizkaian egingo den lehena izango da, lurraldean zehar hainbat ekitaldi antolatuko baitira. “Dultzainaren aldeko aldarria egiteko eta gazteak bere historia ezagutzeko eta jotzen hastera animatzeko helburuarekin” antolatuko da omenaldia, Jon Gaminde dultzaineroen kideak dioenez.

Mañariko Kultur Astea Porrotx eta Mari Motots pailazoen ‘Amaren intxaurrak’ ikuskizunarekin hasiko da 10ean; 12an ‘Akabo!’ antzezlana eskainiko du Barsanti antzerki konpainiak; 17an ‘Euskaldungak’ eszenaratuko dute Aroa Blanco eta Maite Lopez antzezleek eta 19an Zirika Zirkusek eskainiko duen ‘Azken fakirra?’ lanak osatuko du antzezlanen egitaraua.

Musika estilo desberdinak entzuteko aukera ere egongo da astean zehar eta iragarritako agerraldiak Kuttune taldeak maiatzaren 10ean eskainiko duen kontzertuarekin abiatuko dira. Hurrengo egunean Moonshine Wagon taldearen txanda izango da eta 18an Jon Basagurenen ekitaldia izango da.

Wikiemakumeok

Aurtengo programazioari jarraipena emango diote maiatzaren 15ean egingo den ‘Wikiemakumeok’ ekimenaren inguruko berbaldiak; hurrengo egunean Asisko Urmenetak egindako ‘Gora  Euskal herrientsak’ liburuaren aurkezpenak, eta 18an emango den ‘Aire’ dokumentalak. Aurtengo egitaraua 19an egingo den Azokarekin osatuko da.

Adin guztietako herritarrei eta Mañarira hurbilduko diren guztientzat prestutako egitaraua, ekintza desberdinen aniztasunetik eta euskararen indartzetik izan da antolatua. “Mañarian bizirik dauden kultur zaletasuna eta euskaltzaletasuna islatzen duen programazioa” osatu dutela adierazi du Ainara Otxotorena alkateak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados