Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
MONDRAGON UNIBERTSITATEA

“DUAL ereduak lan munduan sartzen lagundu dit”

Naia Presto Magunacelaya

Herria: Durango
Adina: 21 urte
Gradua: Ingeniaritza Mekatronikoa
Zaletasunak: Bidaiatzea, lagunekin gelditzea eta kirolak (saskibaloia, mendira joatea)

-Ingeniaritza Mekatronikoa graduko 4. mailan zaude: zergatik aukeratu zenuen gradu hau eta zergatik Mondragon Unibertsitatean?
-Ingeniaritza Mekatronikoa gradua egitea erabaki nuen momentu hartan ez nekielako oso ondo zer egin zer eta, hainbat esparru batzen dituenez, hura egitea erabaki nuen. Izan ere, hainbat alderdi ezberdinari buruzko ezagutzak jaso ahalko nituela pentsatzen nuen. Mondragon Unibertsitatean egitea erabaki nuen, momentu hartan ingurutik gradu hau eskaintzen zuen uniber­tsitate bakarra zelako eta eskaintza berritzailea iruditzen zitzaidalako, aldaketa asko dituen mundu honetarako.

-Nolakoa izan da orain arte bizitako esperientzia?
-Orain arteko esperientzia asebetegarria da, gelakideekin harremana gertua delako hainbeste lan-talde egiteagatik eta, gainera, lan-giroa ona denez, kontzeptu berriak gara­tzeko eta barneratzeko erraztasun gehiago dago.

-Zer metodologia erabiltzen duzue, nolakoa da?
-Goi Eskola Politeknikoak jasotzen dudan ikasteko metodologia nahiko praktikoa dela esan daiteke, klasean ikusitako hainbat kontzeptu, praktika batzuen bitartez, aurrera eramaten ditugulako zelan funtzionatzen duen hobeto ikusteko. Horrela, barnera­tzeko modu errazago bat dela esan daiteke.

-Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna? Eta zerbait hobetzeko?
-Unibertsitatean giroa ona eta estua da. Hau da, alde batetik, lan-taldeei esker, ikaskideon artean harremana gertukoa da; beste aldetik, irakasleekin gertutasuna ere badagoenez, zalantzak argitzeko erraztasun handiagoak daude.

Hala ere, hobetzekoak ere badaude; esate baterako, garraioarekin zerikusia daukana. Baita ere, praktikak non egin topatzerakoan, zailtasunen bat egon daiteke jende askori aurkitu behar zaiolako eta, batzuetan, azken momentura arte airean egon zaitezke zer gertatuko ez dakizula.

-Lanean ari zara ikasten duzun bitartean, DUAL ereduan. Non ari zara jardunean eta zer lan mota egiten duzu?
-Hirugarren mailatik DUAL ereduan sartuta egon naiz Teknikerren. Hemen, automatizatzeko helburuarekin, programa ezberdinak programa­tzen ditut. DUAL eredu honek lan munduan sartzen lagundu dit beste pertsona batzuekin lan eginez eta beraiengandik ikasiz.

-Etorkizunari begira zer asmo dituzu?
-Etorkizunari dagokionez, nire esperientzia aintzat hartuta, ikusi izan dut ikasketak ez direla graduko laugarren mailan amaitzen. Adibidez, lan egiten dudan lekuan ikusi dut proiektu asko daudela eta programa sorta asko erabiltzen direla. Horregatik, ikastea eta aldi berean lanean jarraitzea aukera ona iruditzen zait ikasketekin erreminta ezberdinen oinarri bat izateko, eta lantegi batean egonda industria zer norabidetan doan jakin ahal dudalako. Hau kontuan izanik, gustuko dudan enpresa batean amaitzea gustatuko litzaidake.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Loramendi, 4. Arrasate | Tel.: 943 712 185 | www.mondragon.edu | info@mondragon.edu

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados