Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

4.000 liztor asiar baino gehiago harrapatu dituzte 60 boluntario inguruk jarritako tranpetan

Vespa_velutina_avispa-asiática
Lizkor asiar (argazkia: Danel Solabarrieta)

“Azken hilabete honetan 4.000 liztor asiar baino gehiago harrapatu dira 60 boluntario inguruk jarritako tranpetan”, Urkiola Landa Garapenerako Alkarteko eta Erlete Eztiola Elkarteko kideek adierazi dutenez. Harrapaketak bi erakundeek antolatutako prestaketa-jardunaldiaren ondorioa dira.

Liztor asiarrari aurre egiteko kanpaina ekainera arte luzatuko da, eta ekimen horren jatorria Durangaldeko hainbat herritan martxoan hasitako prestaketan jardunaldietan dago.

Durangaldeko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin abiatutako ekimenaren bidez tranpak eskuragarri jarri zitzaizkien hitzaldietan parte zuten herritarrei. Hitzaldien ondoren boluntarioek liztorren aurkako tranpak dohainik jasotzeko aukera izan zuten DIBA kooperatiban.

Tranpak Durangaldean zehar banatuta daude, eta lortutako datuen kudeaketa errazteko tranpa hauek geololokalizatu egin dira Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak sortutako mapa batean.

Ekimena bultzatu duten eragileen esanetan “oso garrantzitsua da lehendabiziko hilabete hauetan liztor erreginen harrapaketa bultzatzea”. Izan ere, “udaberriaren hasieran, batzuetan otsailetik aurrera, erregina diapausatik irten eta berriro hasten da lanean, behin-behineko habia bat eraikitzen hasita”.

Lehenengo liztor langileak jaiotzen direnean, haiek arduratzen dira koloniaren mantenuaz eta funtzionamenduaz, eta une horretatik aurrera, erreginak arrautzak erruten bakarrik jardungo du.

Aurtengo kanpaina bukatzen denean boluntarioei kanpainan lortutako informazioaren itzulketa bat egingo zaie.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados