Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Eztegua antzinako erara

Eztegua antzinako erara

Larunbatean ezkonduko dira Etxezarreta jauregiko Estefana eta Arriandiko Taberna Barri baserriko Kristobal. Ezkontzara eta jarraian izango den ezteguetara durangar guztiak daude gonbidatuta, eguneko asmo nagusia “herriko jendea eta geu ere ondo pasatzea delako”, Kriskitin dantza taldeko arduraduna den Pili Alberdiren esanetan. Baldintza bakarra jartzen dute antolatzaileak parte hartzeko: “orain dela 100 urte inguruko jantziekin agertzea”.

Kriskitinek, Jaizale, Txiri-Txiri eta Trikiti eta Pandero Eskolako musikariekin batera prestatutako ospakizuna, jai-giroan eta umoretsu pasatzeko prestatuta dago. Eta osteko parranda pixka bat luzatzeko asmoarekin, antzezpen eguna aldatzea erabaki dute. Aurreko lau Euskal Ezkontzak igandean egin ondoren, aurtengoa larunbatera aurreratzea erabaki dute.

Aldaketa horrek “parranda gehiago luzatzeko aukera ematen du, hurrengo egunean jendeak ez duelako lanera joan behar”, Kristobalen papera egingo duen Unai Lizarralderen esanetan.

Ezteguan bere emaztea bilakatuko den Estefanaren papera Jone Alberdik egingo du eta, gaur egungo ezkonberriekin gertatzen den moduan, “inork gutxik daki zer-nolako den egun horretan jantziko duen soinekoa”, Lizarraldek aitortu duenez. “Nik, nire aititarena izandako traje ilunarekin jantziko naiz, txapela buruan eta abarketa zuriak oinetan”.

Alberdi eta Lizarraldez gain, agerraldian azalduko diren beste protagonistak, aitabitxi-amabitxiak alegia, Josune Aranguren, Josu Otxotorena, Txaro Otzerinjauregi eta Jose Ramon Lasarguren izango dira. Ameriketako izeko-osabak berriz, Tomasi Isasi eta Jesus Fierrok gorpuztuko dituzte eta notarioaren lanak Pedro Andreuk beteko ditu, azken lau edizioetako berbera.

Andreuren pertsonaia agerraldiko nabarmenetarikoa da bere eginkizuna ezkontzaren kontratua irakurtzea delako. Agiri horretan emaztearen arreoa osatzen duten tresna, altzari, etxeko-arropa eta gainerako tresneria guztia zehazten da eta notarioak tresna bakoitza aipatzen duen unean, ezkogaien amek baieztatu egin behar dute arreoan dagoela.

Birramamaren kontratua

Aurtengo antzezpenean irakurriko den kontratua “Jone Alberdiren birramamaren ezkontza kontratua irakurriko da. Agiria benetakoa da, XIX. mende amaierakoa hain zuzen, nahiz eta arreoan aipatzen diren gauza batzuk aldatu egin ditugun”.

Euskal ezkontzaren antzezpena eta jaia egiteko ideia Lekeitiotik ekarri zuen Kriskitinek. “Bertan egiten ikusi genuen eta guk ere horrelako zerbait egin al genezakeela pentsatu genuen”, gogoratzen du Alberdik. Lehengo saioa 1995ean egin zuten eta orduko ezkonberriak Larraitz Diago eta Gaizka Uriarte izan ziren.

Antzezpena urtero egitea agian larregizkoa izango zela eta, bost urtetik behin egitea erabaki zuten eta 2000 urteko ezkongaiak Izaskun Domínguez eta Andeka Gorrotxaregi izan ziren; 2005ean Bea Arriaga eta Azibar Villa eta 2010ekoan Oihana Basabe eta Xabier Etxeita.

Aurtengo antzezpenak beste bitxikeria bat ere badu. Ezkontza iragartzen duen kartelak 1910ean izan zen benetako eztegu baten argazkia erakusten du. Irudia Gerediagako artxibategikoa da eta argazkia gaur egungo Ermodo eta Madalena kale-ertzean aterata dago.

Sorpresa bat hasteko

Larunbateko ekitaldia “sorpresa batekin abiatuko da” San Agustinetik eguerdiko hamabietan. Ondoren kalejiran joango dira partaide guztiak Ezkurdi, Montebideo, Musiko Altuna, Kurutziaga, Andra Mari eta Artekaletik zehar eta pare bat geldialdi egingo dituzte Ezkurdin eta Kurutziagan zenbait dantza eskaintzeko . Ezkontzako partaidek 13.30ean helduko dira Santa Ana plazara eta bertan arreoren irakurketa egingo da.

14.30ean bazkaria egongo da Musika Eskolako berdegunean eta bertan jateko txartela erosi ez dutenek etxetik eraman dezakete janaria. Eguneko egitaraua arratsaldeko17.00etan Aiko taldeak girotuko duen erromeriarekin amaituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados