Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Pelota partiduak, gastronomia eta musika ugari izango da Axpeko jaietan

Pelota partiduak, gastronomia eta musika ugari izango da Axpeko jaietan

Atxondoko Axpe elizateak ostiralean hasiko ditu San Juan jaiak eta, aurten ere, pelota partiduak, gastronomia lehiaketak eta musika ekitaldiak nagusituko dira egitarauan.

Ostiralean, gaueko 22.30ean jarriko badute jaiak iragartzen ditun txopoa, ekitaldiak arratsaldeak hasiko dira pelota partiduekin. 18.30ean Atxondoko gazteen 2015eko esku pelota txapelketa eta iluntzeko 21.30ean Axpeko I. binakako pala txapelketako finalak jokatuko dira. Eguna amaitzeko berakatz-zopa eta txokolate dastaketa eta Etzilimo taldearen erromeria izango dira.

Gazteen mendi irteerarekin abiatuko dira ekitaldiak larunbata goizean eta arratsaldeko 17.00etatik aurrera mus, pil-pilean egindako bakailaoa eta tortilla txapelketak izango dira. Ondoren, jaki horrekin prestatutako herri-afaria hasiko da frontoian eta jarraian kantu-afaria eta Luhartzen erromeria izango dira.

Umeen eguna ospatuko dute igandean eta 11.30eko meza ostean Atxondoko Andasto dantza taldearen ekitaldia izango da, mus txapelketaren finalak jokatuko dira eta esku pelota partiduak ere iragartzen dituzte.

Asteartean, San Juan bezpera, ohiko sua piztuko dute ilunkeran eta amaieran txokolate dastaketa izango da. Asteazkenean ospatu dute San Juan eta 11.30ean hasiko den meza nagusiaren ondoren igel txapelketa eta herriko jubilatuen luntxa egongo dira. Arratsaldeko 16.30ean abiatuko den briska txapelketarekin amaituko dira aurtengo jaiak. 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados