Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Zirika eta ironia egoeraren beltzari itzuli onargarria eskaintzeko moldeak dira”

“Zirika eta ironia egoeraren beltzari itzuli onargarria eskaintzeko moldeak dira”

2002 urtean irabazi zuen Euskadi Literatur Saria ‘%100 basque’ lanarekin baina ordurako hainbat liburu zituen argitaratuta Itxaro Boda (Oragarre, 1959) idazleak. Idazteko zaletasuna gaztarotik datorkio egun Baionan bizi den sortzaileari, eta 1984an argitaratutako ‘Bizitza nola badoan’ lehen poema liburuaren ostean beste dozena bete lan argitaratu ditu, erdiak poesia bildumak eta beste erdiak nobelak.

-Poesia eta musika uztartzen dira Itsaso Gutierrezekin batera Elorrioko Iturri Kultur Etxean, datorren ostegunean, aurkeztuko duzun ‘Zure hatzaren ez galtzeko’ proposamenean. Zer-nolako ikuskizuna da?
-Musika eta irakurketa elkartzen dugu ordu bat kasik irauten duen ikusgarri batean. Nire azken poema bildumako olerkiak dira, poesia politiko-sentimentalak. Funtsean entzulea bidaia batera gonbidatzen dugu.

-Poema-bilduma “landu eta aberatsa” eskaintzeaz gain zure esperientzia bital eta estetikoak biltzen omen dituzu obra horretan. Hala da?
-Bai, uste dut landua eta aberatsa izateaz gain liburu baketua dela Zure Hatzaren ez Galtzeko, aurrekoak baino lasaiagoa, gai latzak eta minberak ukitzen dituela hargatik, hala nola krisia ekonomikoa edo bakartasuna…

-Badu zerikusirik zure gaur egungo idazkerak, 1974an argitaratu zenuen ‘Herria’ lehen poemarekin? 
-Neurri batean bai, hitzaren hariari tiraka ari izan naiz denbora horretan guztian, baina tematika hor dago beti, norberaren barrua eta denok partekatzen dugun kanpoa, biak gatazkatsuak eta gatazka iturri.

-Zure olerkien abiapuntua ‘ni neu poetikoa’ izateaz gain, egunekotasunarekiko konpromisoa, sistemaren kontrako jarrera eta arreta linguistikoa direla diozu. Zer dela eta aukeratu dituzu ezaugarri horiek?
-Hurbiltasuna eta gauzen zein egoeren apaltasuna ditut hobetsi idazteko orduan, menturaz nire helburu poetikoetatik bat gertatzen denaren lekukotasun moduko bat ematean datzalako. Helburu zaharkitua agian.


Amaia Ezpeldoi

-Poesia eta nobela tartekatzen dituzu. Nola egituratzen duzu zure lan egiteko era?-Gustatzen zait luzeraz eta eremuz aldatzea, poesiak nobela hazten duela eta alderantziz. Ez naiz sekula aspertzen idaztea zenbaitetan denboraz estu eta eskas nagoen arren.

-Zirika, ironia eta kritika tartekatzen dira zure nobeletan. Agian poesiarekin erakusten duzun errebeldia puntuaren beste ikuspegi bat emateko?

-Zirika eta ironia niretzat egoeraren beltzari itzuli onargarria eskaintzeko moldeak dira, kontuan edukiz iparraldekoa izanez, besteak beste, hiltzen doan jendarte batekoa naizela, desagertzear dagoen hizkuntza batean idazten dudala eta abar…

-1994 urtean Amaia Ezpeldoi detektibea protagonista zuen ‘Bakean ützi arte’ nobela argitaratu zenuen eta harrezkero beste hirutan izan da protagonista. Pertsonaia hori idazlearen alter egoa da?
-Batzuetan bai eta gehienetan ez, ezen Amaia Ezpeldoi ni baino lantsuagoa eta ausartagoa baita. Bost nobela daude bai eta han hemenka publikatu ikerketa-ipuin laburragoak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados