San Juan baselizan merienda egin ondoren kiroldegi alboan piztuko dute sua Elorrion

Bildumazaleek gogoko dituzten antizanko liburu, txanpon, zigilu, disko eta abar jarriko dituzte ikusgai Azoka Kulturalean.

Elorriarrek Aldape auzoan dagoen ermitara egingo duten ohiko igoerarekin hasiko dituzte bihar San Juan ospakizunak. Prestatutako egitaraua arratsaldeko 16.30ean abiatuko da, ordu horretan irtengo baita plazatik ermitaraino abiatuko den ibilaldia.

Bertaratutako umeek kopadutxoa jasoko dute eta ondoren Xilipurdi taldeak girotutako ‘Zeren zain?’ berbena hasiko da.

San Juan bezperako sua gaueko 22.00etan piztuko dute kiroldegiko atzealdean. Ondoren suzko zezena eta Jainaga eta Narbaiza lagundutako ‘Herrixa dantzan’ ekitaldia egongo da.

San Juaneko ospakizunak zapatuan jarraituko dute goizeko 11.30etatik aurrera baseliza egingo den meza eta hamaiketakoarekin.

Herriko plazan berriz, XVII. Azoka Kulturala irekiko dute goizeko 10.00ak aldera. Plazan kokatuko diren 30 postuetan, liburuak, numismatika eta filatelia piezak, mineralak, diskoak eta bildumazaletasuna gogokoa duten antzinako piezak jarriko dira. Arratsaldeko 14:30ak arte iraungo duen ekimena antzinako kotxe eta motorren erakusketarekin osotuko da.

Arratsaldeko 15:30ean berriz, Elorrioko Zaldi Baltza xake taldeak antolatutako  XVI. San Balendin Berrio-Otxoa xake azkar lehiaketa hasiko da kontzejupean.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar