Auzitegi Nazionalak atzera bota du Gorka Fraile hurbiltzeko eskabidea

Gorka Fraile. Manifestación. DurangoGorka Fraile preso durangarra bizilekutik hurbil dagoen espetxe batera aldatzeko errekurtsoa ukatu egin du Audientzia Nazionalak. Fraileri mingaineko minbizia diagnostikatu zioten 2015eko martxoan.

Preso durangarrak lekualdatzea eskatu zuen orduan eta ezetza jaso zuenez, Espetxe Zaintzako auzitegira jo zuen, baina han ere ukatu zioten egindako eskaria. Fraileren abokatuek emandako azken urratsa Auzitegi Nazionalean helegitea aurkeztea izan zen, baina hor ere atzera bota dute aurkeztutako apelazio-errekurtsoa.

Etxeratek salatu duenez, “argudio orokorrak erabilita” bota dute atzera Fraileren abokatuak egindako eskaera. “Beste euskal preso politikoen aurreko eskaerak ukatzeko auto eredu berbera erabiltzen du auzitegiak, erresoluzio indibidualizatua erakusten duen aldaketa nabarmenik gabe”, presoen senide eta lagunen elkartearen arabera.

Boto partikularra

Fraileren osasun eskubidea urratua ez dela ebazteko, Audientzia Nazionalak Badajozeko ospitalean egindako ebakuntza eta programatutako errebisioak aipatzen ditu. Hala ere, Etxeratek gogora ekarri du presoaren senideek “emandako tratua salatu zutela” eta “berriki ere, Badajozeko ospitaleko langileek Fraileri emandako tratu iraingarria salatu” dute.

Auzitegi Nazionaleko epaileek hartutako erabakia ez zen aho batekoa izan eta Saez Valcarcel magistratuak boto partikularra eman zuen. Bertan “kartzela zigorra bere bizilekutik hurbil den espetxe batean betetzeko eskubidea eta urrunketaren oinarri legalik eza” aipatzen zituen.

Gainera “euskal preso politikoei eskaera eta jarrera indibidualizatuak exijitzen zaizkien bitartean, eskubideak urratzen dituen kartzela politika baten menpean daudela era sistematiko eta orokorrean” ere salatu du preoen senideen eta lagunen elkarteak.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar