Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Teknologia digitalaren erabilerari buruzko formakuntza saioak prestatu ditugu gurasoentzat”

Kurutziaga ikastolako GUK16 guraso taldeko Mari Luz Guenaga, Iñaki Valle eta Erika Lagoma

Durangoko Kurutziaga ikastolako GUK16 guraso taldeak teknologia digitalaren erabilerari eta osasun mentalari buruzko gurasoentzako formakuntza saioak antolatu ditu maiatzaren 7, 8, 13 eta 15erako, 18:00etatik 20:00etara.

Saioak Durangoko guraso guztiei zuzenduta daude, baita Kurutziagatik kanpokoei ere, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea esteka honen bidez maiatzaren 6a arte.

Ekimenak “gazteen ongizate emozionala eta digitala hobetuko dituzten praktikak sustatu nahi ditu”, Mari Luz Guenaga Kurutziaga ikastolako presidente eta GUK16 taldeko kidearen esanetan. Horretarako, “gure gazteen artean teknologia digitalen inguruan harreman osasungarriak sustatu nahi ditugu, batez ere mugikorrekin”, azpimarratu du.

Formakuntza saioetan Euskal Autonomia Erkidegoan berritzailea den Zentzuzko Erabilera eta Osasuna Saretzen (ZEOS) programa izango dute oinarri. Egitasmo horren abiapuntua Telmo Lazkano irakasleak eta Maitane Ormazabal psikologoa, gizarteratzeko goi mailako teknikaria eta terapeutak aldez aurretik argitaratutako ‘Nerabeen garrasia’ liburua du abiapuntu.

Programa honen bidez, teknologia erabiltzeak osasun emozional eta mentalean dituen eraginei buruzko ezagutzak jasoko dira. Era berean, ahalduntze ariketa bat ere izango da. Ikasleei, familiei eta hezitzaileei tresna praktikoak emango zaizkie teknologien erabilera modu eraginkorrean eta osasungarrian kudeatzeko.

Erabilera kontziente eta osasungarria

“ZEOS gure ikasleak, haien familiak eta irakasleak teknologiaren erabilera kontziente eta osasungarrian hezteko eta ahalduntzeko diseinatutako programa bat da. Ikuspegi integral horrek hezkuntza komunitate osoa norabide berean gaia lantzen jartzen du”, Guenagaren arabera.

Maiatzean zehar egingo diren  lau saioetan gai hauek landuko dira: mugikorraren auziaren formakuntza integrala; osasun mentalari buruzko atala; sare sozialen arrisku eta erabilerari buruzkoa; eta nerabezaroarekin lotutako gaiak (beldurrak, balioak, autoestimua eta identitate eraikieraren garrantzia). Laugarren saioaren amaieran bilkura bat egiteko aukera egongo da.

Iragarritako formakuntza saioak gurasoei zuzenduta badaude ere, ZEOS programak irakasleen eta ikasleengan ere eragina izango du, eta gazteen kasuan “gailu mugikorren erabilerari eta pertzepzioei buruz ebaluatuko dituzte, egitasmoa egin baino lehenago edo geroago”, Guenagak dioenez.

ZEOS programa Osasun Sailak babestutako ikerketa prozesu batean kokatzen da. Bertatik ateratako ondorioak konfidentzialtasunez eta era anonimo batean biltegiratuko dira Osasun Sailean bertan.

Kurutziaga ikastolako GUK16 guraso taldeko Mari Luz Guenaga, Iñaki Valle eta Erika Lagoma

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados