Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Zaldibarrek berea egingo du Eitzagako errotako armarria

Zaldibarrek berea egingo du Eitzagako errotako armarria

Zaldibarko Udalak orain arte erabili duen armarria alde batera utzi eta “Eitzagako errotan egon den Zaldua leinuaren armarria” herriko armarri gisa hartzea erabaki du. Gainera, herriaren izena gaur egun erabiltzen dena mantendu eta Zaldua izen historikoa alde zaharra aipatzeko erabiliko da.

Zaldibarko Udalak arbola bat eta parean zaldi bat erakusten duen irudia erabili du armarri edo ezaugarri gisa azken hamarkadan. Hala ere, Zaldibarrek, ez zuen armarri propiorik Bizkaiko elizate gehienetan bezala.

Hala adostu zuen, aho-batez, txostena landu zuen batzordeak. Lantalde horretako partaideak Arantza Baigorri, Zaldibarko alkatea; Balendin Lasuen, Zaldibarko alkate ohia eta Gerediaga Elkarteko ohorezko lehendakaria; Gaizka Zabarte zinegotzi ohia eta Jose Mari Uriarte eta Jon Irazabal, Gerediaga elkarteko kideak izan ziren.

Hiru otso

Lantalde horrek, ikur berria aukeratzerako orduan, “herrian, tradizioz, historikoki dagoen zeozer hartzea” proposatu zuen. Baldintza hori kontuan hartuta “Eitzagako errotan egon den Zaldua leinuaren armarria” proposatu zuten taldekideek Zaldibar elizateko armarri gisa.
Aukeratutako armarriak hiru otso ibiltari beitatuak erakusten ditu. Irudi horri beste elementu bat gehitzea proposatu zuten batzordekideek, armarriari ‘Zaldua’ hitza gehitzera adostu zutelako.

Jatorrizko armarria, gaur egun, ez dago Eitzagako eraikuntzan kokatuta, Errotako ugazabak Markinan duen jauregian baizik. Armarriaren kopia bat eskuratzeko beharrezkoa ikusi zen “Murga familiarekin hitz egin beharra”, txostenean adierazten denez.

Zaldibar edo Zaldua

1932. urtera arte Zaldua bazen herriaren izena, urte horretan ofizialki aldatu zen herriaren deitura. Txostenean azaltzen denez “aurrerako garaietan Zaldua izena zeukan herriak baina trenbidea egin zenean hemengo geltokiari Zaldibar izena” jarri zioten.

Garai haietan, bainuetxea zegoela eta, oso garrantzitsua zen deitura eta “horren ondorioz herri honetara etortzen zirenak Zaldibar hasi zioten deitzen. Gainera, Balnearioari “Balneario de Zaldibar y Zaldua’ izena jarri zioten eta honek lagundu egin zuen” gaur egun duen izena errotzen.

Hori dela eta, batzordeko kideek ez dute beharrezkoa ikusi izen aldaketa,“izen guztiek eboluzioa baitaukate eta Zaldibarrekin horrela gertatu da”.  Hala ere, Zaldua izena mantentzearen alde azaldu dira “alde zaharrari buruz”, hau da, “herriko goiko aldeaz hitz egiten denean”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados