Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Andra Mari eta San Roke jaiak ospatuko dituzte Arrazolan bihar hasita

Andra Mari eta San Roke jaiak ospatuko dituzte Arrazolan bihar hasita

Atxondoko Arrazola elizateko Andra Mari eta San Roke jaiak, atarikoa izan zuten joan zen igandean briska eta mus txapelketen lehen kanporaketekin eta jubilatuen bazkariekin. Prestatutako ospakizun nagusiak  hala ere, bihar hasi eta astelehenera arte jarraituko dute eta egitarauan ez dira faltako ohiko antzerki agerraldia, bertsolariak edo erromeriak.

Arratsaldeko 20.30an hasiko dituzte ospakizunak txopoa sartuz eta gaueko 22.15ean piztuko duten txupinazoaren ondoren ‘Andrak eta gizonak eta aldrebes’ antzezlanaren emanaldia hasiko da. Luhartz taldearen erromeriarekin eta berakatz zopa eta txokolatea dastatzearekin amaituko dira eguneko ospakizunak.

Andra Mari egunerako prestatutako egitaraua 11.30ean emango den mezarekin hasiko da eta ostean herriko dantzarien saioa eta porra txapelketa izango dira. Arratsaldeko 18.30ean pelota partiduak hasiko dira eta jarraian triki-bertso-pintxo-kantu gauaren txanda izango da, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Angel Mari Peñagarikano bertsolarien partaidetzarekin. Eguneko ekitaldiak txarri harrapaketarekin amaituko dira.

San Roke eguneko ospakizunak baselizaren inguruan burutuko dira eta goizeko 11.30ean emango den mezaren ostean piper dastatzea, igel txapelketa eta oilasko-paella txapelketa egongo dira. Bakotxak bere maletiaz egindako bazkariaren ostean, Iurretako Partiliko elkartea, Garaiko Zabaleta anaiak eta Mallabiko Aitor Aldapa partaide izango dituen asto probak hasiko dira. Gauean dj baten ekitaldia egongo da Makatzeta jatetxean.

San Roke txiki eguna ospatuko dute astelehenean eta arratsaldeko 18. 30ean Poxpolo eta Konpainia pailazoen ekitaldia egongo da. Iluntzean herri afaria egongo da, honen ostean Hoba Neuke taldearekin erromeria hasiko da eta aurtengo ospakizunei amaiera emateko berakatz zopa eta txokolatea banatuko dira bertaratutakoen artean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados