Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Zaldibarko udalekuetan izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da

Zaldibarko Udalak ekainean eta uztailean egingo diren udalekuetan izena emateko epea ireki du. 2012 eta 2019 artean jaiotako umeei zuzendutako ekimenean parte hartzeko, izena eman daiteke apirilaren 22a arte Udal bulegoetan.

Udalekuak lau astez eskainiko dira aurten. Lehena ekainaren 24an hasiko da eta 28an amaituko da, eta gainontzeko hirurak uztailean izango dira, 1etik 4ra, 8tik 12ra eta 15etik 19ra, hurrenez hurren. Ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da.

Udalekuetako kuota 25 eurokoa izango da umeko eta asteko. Bigarren eta hirugarren umea inskribatzeagatiko kuota, aldiz, txikiagoa izango da, 12 eurokoa hain zuzen. Dirua Kutxabankeko kontu korrontean sartu behar da.

Udalekuez gainera, umeak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko da 9:00etatik 10:00etara, astean 15 euroko gehigarria ordainduta. Interesdunek inskripzioa egiten duten unean eskatu beharko dute haurtzaindegi zerbitzua.

Aurten gehienez 125 haurrek parte hartu ahal izango dute, eta eskainitako plaza kopurua baino izen-emate gehiago egonez gero, Udalak zozketa bidez erabakiko ditu parte hartzaileak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. MZ

    Orain bai….aldatu duzue textoa.
    Lehen txarto zegoen

    Deja una Respuesta
  2. MZ

    Datorren astelehenean ez da epea amaitzen tituluan jartzen duen bezala…Albistea gaurkoa bada, apirilaren 10ekoa, hurrego astelehena oraindik 15 da…
    Hemendik 2 astera amaitzen da epea, apirilaren 22an.
    Akats bat dela susmatzen dot.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados