Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Udaleku propioen aldeko apostua egin du Berbarok

Udaleku propioen aldeko apostua egin du Berbarok

“Udan olgetan” herri kanpamenduak antolatuko ditu Berbaro Euskara Elkarteak. 3 eta 10 urte bitarteko umeentzat zuzenduta daude eta herriko hizkuntza, kultura eta ohiturak hartuko dituzte oinarritzat. Udaleku irekiak Durangon antolatuko dira ekainaren 27tik uztailaren 29ra arte, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era.

“Urteetan jasotako eskarmentuak eta metatutako esperientziak sortu dizkigute ilusio eta gogoa aurrerapauso hau emateko”, aurreratu dute Berbarotik. Izan ere, Durango, Elorrio, Abadiño, Zaldibar eta Mallabiako Udalek proposatzen dituzten udalekuak kudeatzeaz gain, Kurutziaga Ikastolako egonaldietan ibili eta euren udaleku propioak ere antolatu izan dituzte.

Herri kanpamenduetan baserria, artea, ura, lanbideak eta mitologia izango dira bost astetan landuko dituzten gaiak. Gainera, astean behin egun osoko irteera egingo dute, goizean irten eta 16:30ak arte. Gainera, herriko hezitzaileek dinamizatuko dituzte ekintzak.

Udalekuak Durangon bertan antolatuko dira ekainaren 27tik uztailaren 29ra arte, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30era. Izena emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da, beti ere eskaintzen dituzten plazak aurretik betetzen ez badira. Berbarotik gogoratzen duten bezala, izena ematerakoan egonaldia zehaztu behar da. Izan ere, aste bat, bi, hiru, lau, edo udaldi osoa igarotzeko aukera dagoelako.

Izena ematen duten umeen gurasoentzat aurkezpen bilera egingo dute ekainean. Egun horretan, udalekuek izango dituzten azpiegiturak ikusteko aukera ere emango dute bertaratutako gurasoei.

 

DURANGON. Duerangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados