Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Hauteskundeak, lau berbatan

Hauteskundeen osteko astelehenari deitu beharko litzaioke “hausnarketa eguna”. Astelehenean, emaitzak dakizkigunean eta irakinaldia baretzen hasten denean, orduan hasten gara gure botuaren eraginkortasuna neurtzen, orduan hasten gara gure botuari emozioa kentzen eta arrazionaltasun apurra gaineratzen. Nik ere egin dut neure hausnarketa eta ondorio batera heldu naiz: Bilduk metatu du Euskal gizarteak aldaketarako zeukan gogo historikoa. Aldaketarako gogo hori bideratu beharko du hemendik aurrera, eta ezkerreko euskal gizarteko agintarien esku geratuko da erakustea, aldaketa, eferbeszentziaren burbuilekin itotzen ez dela.

Hauteskundeen osteko hausnarketa egun honetan neuk ere egin dut iritzi artikuluen irakurketa. Eta webgune honetara zerbait berria ekarri behar badut, zenbait iritzi artikulu aipatzea izango da onena. Argia astekariaren webgunean lau pertsona gonbidatu dituzte emaitzen azterketa egitera, eta laurak iruditu zaizkit interesgarriak:

‘Hedabideen indarraz’, izen hori jarri dio EHUko irakasle Txema Ramirez de la Piscinak bere zutabeari. Bilduk sortu duen “magnetismoa” izugarrizkoa izan dela dio eta komunikabideek magnetismo horri lagundu diotela, kanpaina itzela egin diotelarik. Hurrengo hauteskundeei begira, metaketak jarraitzen badu, ezkerreko eta abertzaleen etorkizuna oparoa izango dela gaineratzen du. Komunikabideena, lehenengo gakoa.

Bildu ala zabaldu da Bixente Serrano Izko idazlearen hausnarketaren izenburua. Bere azken lerroan ematen digu gakoa: abertzaletasunak badu orain erronka garrantzitsua, “denok biltzeko obsesiotik, zabaltzeko asmora pasatu beharko da behingoz”. Nafarroa jartzen du adibide eta nik horrela ulertu dut: UPNri aurre egiteko, Sortuk, Aralarrek eta EAk abertzaletasunaren etxeari ateak ireki dizkiote, ideologikoki gertukoak etxe barrura ekarriz; orain, etxeko ateak ireki behar dituzte, abertzaletasuna auzotik paseatzeko eta etxe barrura auzokide berriak erakartzeko. Bestela, gatz izango dute Nafarroan abertzaleek abertzaletasuna sendotzea. Horixe bigarren gakoa, abertzaletasuna eta ezkerzaletasuna erakargarri egitea.

Bildu eta hasi, titulatu du Ramon Etxezarreta PSE-EEko kideak. “ETA lokartuta eta ETArik gabeko etorkizunaren esperantza saritu dugula hautesleriak udal eta foru hauteskunde hauetan esango nuke”, dio Etxezarretak. ETA aipatzen duela aprobetxatuko dut esateko, ETAk ere ikusi ahal izan duela, ETA bera gero eta itzalagoan geratu, herri honek gero eta hautu ezkertiarrago eta independentistagoa egiten duela. Ikusi besterik ez dago. Bakea da, beraz, hirugarren gakoa.

Errore historiko nazionala izenburua jarri dio HUHEZIko eta Lankiko kide den Ainhoa Larrañagak. Ainhoak Peio Urizarrek kanpainan botatako esaldia ekartzen du gogora: “(…) ezberdinen artean hartuko dugun konpromiso honek kezka sortu du”, zioen Urizarrek. Ezberdinen artean bildu izanak batzuk kezkatzen baditu ere, Ainhoa gehiago kezkatzen da “berdinen artean konpromisorik hartzeko gai ez izateak. Ezberdinak bildu eta berdina bereizita jarraitzen dute”.

Lau hausnarketa horiek garrantzitsuak direla deritzot, hauteskundeen emaitzen azterketa egiteko, egoera politikoaren autokritika lasaia egiteko eta momentua aprobetxatzeko: 1) komunikabideen garrantzia; 2) Abertzaletasunari ateak irekitzea; 3) Prozesuak biolentziarik gabe jarraitzeko lan egitea; 4) Ezkerreko sentsibilitate abertzaleek, adostasunetarako heltzeko gaitasuna erakustea.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados