Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Freeganismoa

Freeganismoa gehiegizko
kontsumoaren eta xahutzearen
aurka protesta egiteko
mugimendua da. 1989. sortu zen
Ameriketan mugimendu hau eta,
gaur egun munduko hainbat
herrialdetan ditu jarraitzaileak.

Freeganak janaria eta
elikagaiak zaborrontzi eta
kontenedoreetatik jaso, eta
ekitaldi kolektibo irekiak
antolatzen dituzte bildutakoarekin.
Gehienetan, frutak eta barazkiak
aurkitzen dituzte, eta hortik
datorkie izena, doan (free) eta
(vegan) barazkijalea hitzen arteko
uztarketatik.

Beharrak eragindakoa baino,
errebindikazio gisa planteatzen
den mugimendua da
Freeganismoa. Freeganak ez dira
eskaleak, ezta gizarteak
baztertutakoak ere, nahiz eta gaur
egun behin baino sarriagoan
behartsuekin topo egiten duten
euren bilketa saioetan, izan ere,
gero eta gehiago dira
zaborrontzietara beharrak eraginda
jotzen duten pertsonak.

Freegan mugimenduko
pertsonaia ezagun bat Tristram
Stuart idazle eta historialari
ingelesa da
“Despilfarro: el
escándalo global de la
comida”
bere
liburuan kontsumitzaileen
gehiegikeriak aztertzen ditu. Esate
baterako EEBBetan zaramara
botatzen diren 40 milioi jakirekin
hainbat milioi pertsonaren
eguneroko gosea ase daitekeela
dio Stuartek. Liburuko datuok
frogatzeko praktika abiatu zuen
egileak eta 2011ko azaroan
Londresen 5.000
pertsonari eman zien jaten zarama
ontzietatik jasotako elikagaiak
erabiliz.

Egia esan, datuok zer pentsa
sortzen dute. Freeganak
militanteak dira eta agian, nire
ikuspuntutik, muturreko jarrera
hartzen dute, halere haien
ekintzek gogoetarako bidea
irekitzen digute, zeren eta
kontsumitzaile orok badugu
erantzunkizunik arlo honetan.

Zalantza barik, ondorengo
datuak argi uzten dute gizakiok
dugun kontzientzia edo jarrera
aldaketaren beharra:

  • Ekoizten dugunaren
    1/3 botatzen
    dugu zaramara.
  • EEBB eta Europak botatzen
    duten jakiekin gosez dauden
    1000 milioi
    pertsona 4 aldiz elikatu ditzakegu.
  • Europan herritar bakoitzak
    95 eta
    115 kilo janari
    botatzen omen du urtean
  • Gure zenbait
    eskoletako
    jantokietan
    sobra
    geratzen den janaria, lehen ez
    bezala, bota egiten da.
  • Egunero
    supermerkatuetan
    botatzen diren janari asko eta
    asko jateko modukoak dira.
    Egoera onean aurkitzen dira.
  • Enpresa politikari jarraiki,
    iraungitze data heltzean denda
    handiek janaria
    trituratu egiten
    dute, nahiz eta egoera onean
    egon, eta zarama kamioia
    hurbiltzean ateratzen dituzte
    jakiak.


Zer egin
despilfarroaren aurka?
Eraginkorrak izan daitezkeen
zenbait neurri gutariko bakoitzak
hartu ahal ditugu, esate baterako:

– Behar duguna erosi.

– Behar dugun beste
erosi. Neurria zaindu.

– Inguruko dendetan
erosi.

– Ahal dela, bertoko jeneroa
eskuratu.

– Ez bota jenerorik zaramara.

– Trukea egin; arropak,
liburuak, elikagaiak.

– Merkatu txikiak bultzatu.

– Birziklatu.

 

 

 

 

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Nazaret

    Asko gustatu zait!! Gainera, ez nuen ezagutzen mugimendu hau. Oso jarrera interesgarria iruditzen zait.

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Krisi garai honetan ezin dira horrelako gehiegikeriak onartu. Merkatalguneetan hasi dira dagoeneko produktuak elikagaien bankuetara ematen, debalde, iraungitze-data gertu dagoenean, baina guk geuk ikasi behar dugu hobeto erosten eta kontsumitzen.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados