Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Berdintasun ala tradizio kontua?… Bizkaitar bat gipuzkoan

 

Sentsazioz betetako
asteburua, edo hobeto azaltzen
badut, bost zentzumenetatik
barneratu ditudan sentsazio eta
bizipenez jantzi zaizkit 
ekainaren azken asteburu
honetako orduak. Egun
batzuetarako, Bizkaia utzi eta
Irunera etorri naiz, San Martzialak
eta Alardea bizitzera. Bertan bizi
izandakoa kontatzera natorkizue.


Gauza jakina da guztiz
ezberdinak -eta batzuetan
kontrajarriak- direla
komunikabideen bidez edo
besteren azalpenez helarazten
zaizkigun albisteak, eta norberak
gertakari baten inguruan bizi
dituen esperientziak. Emakume eta
gizonen arteko berdintasun oso eta
egiazkoaren aldeko nauzue, baina
aitortu behar dizuet, hemen ere,
kanpotik ikusita errazagoa dela
beti irizpide zehatz bat izatea.

Kanoiaren
burrunbadak gor utzi ninduen
ostiral arratsaldean Irungo
Zabalgune Plazan. Zornotzakora
nago ni ohituta, eta geure
danborradako kanoia Irungo honen
seme txikiena litzatekeela esango
dizuet; hori bai, seme maite eta
beti kutuna.

Hortik aurrera,
pausu bat bestearen atzetik eta
dena segidan eta atsedenerako ia
denborarik hartu gabe. Bien
bitartean, batzuei eta besteei
galdetzen, batekoak eta
bestekoak entzuten. Ondorio
modura atera dut, istilu gogorren
denborak amaituak direla ematen
duen arren, gerra hotza (epela,
kasu batzuetan) da inguruan bizi
dena.

Txapel
eta zapi gorriaz eta jakinminez
jantzita, hasi nintzen irizpide eta
iritziak jasotzen. Alarde publikoko
???
koadrila???
batek harrera paregabea
egin zidan, eta une batez eurekin
desfilatzea eskatuko zidatela
ematen zuen. Baina, iluntzean,
emakume eta umeekin argi-zuzien
ibilaldia egiteko asmoa nuela esan
nienean, mutur okerren bat
antzeman nuen eta  apurtxo
bat  hoztu zitzaizkidan
adiskidetasun berriak. 
Berdintzaileak eta barneratzaileak
bai, baina denak omen ditu bere
mugak.


Tradizioak aipatzen dute
batzuek, eta herriaren eskubide
berdintzaileak aldarrikatzen dituzte
besteek, gauza bateraezinak
izango balira bezala.
Tradizionalistek aldarrikatu egiten
dute eurak dirala  

???
urteko egunik
handiena
???
  egokien ospatzen
dutenak. Horren kontra

???
elitista
???
eta ???
itxi???
joko dituzte, besteek. Eta,
egia esan, emakumek eta gizonok
esparru guztietan berdin bizitzeko
izan behar dugun eskubidea
borrokatzen jarraitu beharra
ikusten dugun honetan, zentzu
handirik ez du denon jai eta
gozamenerako izan beharko
lukeen gauza batetan,
emakumeak kanpoan uztea.
Kamioia gidatzeko, autoa
konpontzeko eta estatu bat
gobernatzeko, gonadak alde
batera uzten baditugu, ez dut oso
zentzuzko jotzen, jai eremura
zergatik ekarri behar ote diren.


Zauria antzeman izan dut
irudar herritarren artean, eta
arinkeria litzateke zauriak egun
batetik bestera osatu nahi izatea.
16 urte daramatzate banaketarekin
eta hasierako istiluak amaitu diren
arren, oraindik ikusten dira mutur
luze batzuk. Dena dela,

???
betiko
???
alardea txikitu ez
den arren, gero eta handiagoa da
???
barneratzailea
???
, eta pozgarriena
dena da herriak gero eta
naturaltasun handiagoz bizi dituela
biak. Eta, zentzu batean edo
bestean, herriaren adierazpen dira
biak.


Asteon ere bizi izan dugu
gay harrotasunaren eguna. Honen
inguruan ere, baten bati entzun
behar izan diogu “naturala”
???eta
honetara ere ekarriko genuke
???
tradizioz???
jazten den
kontzeptua
???
emakume eta gizonek
osatutako bikotea dela. Denok
ditugu gure kontraesanak eta
bakoitzak du tradizioa
mantentzeko edo urratzeko modu
partikularra. Nigatik balitz, tradizio
guztiak norbanakoaren adierazpen,
erabaki eta bizitzeko askatasun,
eskubide  eta duintasunaren
galbahetik iragaziko nituzke. Eta,
sarean geratzen direnak, agian ez
genituzke gehiago gorde
behar
.
Agian
???

 

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados