Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Merkealdi tentagarriak

Udako merkealdiak gainean, honezkero hasiko zineten zer erosi, non, nola, zertarako eta zergatik, buruari bueltaka. Zera, eta dendetatik ibili beharrean egiten duen beroarekin etxean geratzen bagara eta itzulapikoa zabaldu eta aurreztutako diruarekin txango txiki eta merkeren bat egiten badugu? Merkealdiak emango al digu aurtengoan aukerarik denda dotore horretan ikusitako soinekoa erosteko, deskontu handiko bidai bat egiteko, kontzertuz kontzertu ibiltzeko eta jaiez jai uda hara eta hona gelditu barik igarotzeko ???

Aurtengoan, urruneko paradisuetan galtzeko aurkerarik ez dugu izango. Nire laguna bere osabaren herrira joango da. Albacete inguruan dagoen herri txiki batera egun polit eta goxo batzuk igarotzeko aukera izango du, zorionekoa bera. Bestea kosto txikiko hegaldien aukerak bilatzen ari da, nork merkeago, Interneteko agentzia bitxienak ere goitik behera begiratuz. Eta lortu, lortu du joan-etorriko txartel merke horietako bat. Beno, merkea ez nuke esango baina ez hain garestia.

Merkealdi tentagarri horietakoa erosi nuen orain dela bost urte. Iraila zen. Mallorcara bidaiatzeko aukera, astebete eta dena ordainduta. Ez dut oso ondo gogoratzen baina bakoitza 245 euroren truke bidaiatzeko aukera izan genuen.  Prezio ustez merke horri, aireportuetako zergak gehitu behar zaizkion eta hala ta guztiz, gure poltsikoetarako prezio ona atera zen. Ez dut ondo gogoratzen baina 500 euroren truke hiru izarretako apartamendura joan, gosaria eta afariarekin. Primeran!

Iraileko lehen egunak ziren. Gehienak lanerako bidean, eskolara eta gu uda osoan lana egin ondoren, Mallorca-ra. Pozik hartu genuen hegaldia eta han, ordu beteko hegaldia egin ondoren, bertan geunden, Mallorcan.

Mallorca-ko S´Arenal-en zegoen hotela. Nahiko dezentea ematen zuen bidai agentzietako katalogoan, baina han bertan beste desberdin bat ematen zuen. Hor hasi ziren gure komeriak. Hasteko esan ziguten ez zegoela gure izenean erreserbarik eginda. Nola?  Paper guztiak atera nituen eta han zegoen egiaztagiria. Arazoa gure abizenak ziren. Murculetagoia eta Ascormeitua jarri zizkiguten eta noski, nortasun agiriarekin ez datoz bat. Estos apellidos vascos???esan eta barre egin ziguten.

Afaltzeko ordua iritsi zen.  Hotelera espero baino beranduago iritsi eta gose ginen. Buffet estiloko janaria zen. Ezinezkoa zitzaidan entsalada bat prestatzea ezta jatea. Berdeak diren entsaladako orriak marroiak ziren, arrautza egosiak ezin ziren jan, artua grisa. Ezinezkoa zitzaigun eta hoteletik kanpo afaltzea erabaki genuen. Beste pila euro  gehitu behar izan nion hasierako prezio merke hari. Konturako orduko, nire bidaiaren prezioa bikoiztu egin zen.

Uda ona izan eta kontuz gero merkealdi tentagarri horietakoekin!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados