Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Angela Davis “Emakumeen Martxan”

Angela DavisHedabide honetako nire 100. zutabera, Angela Davisek, joan den asteburuan,  Washingtonen, “Emakumeen Martxa”n esandakoak dakartzat. Izan ere, berak hain ondo borobiltzen dituen berbak, neure egiten ditut.

Hona hemen Angelaren diskurtsoa:

Gure historiaren une larri honetan, guk, milaka eta milaka herritarrek, milioka emakumek,  trans diren pertsonek, gizonek eta gazteek, Emakumeen Martxa honetan gaudenok, aldaketaren indarra ordezkatzen dugu eta, arrazismo zein heteropatriarkatuaren kultura itogarriari aurre egiteko prest gaude.

Historiaren eragile kolektiboak gara eta historia ezin da ezabatu web orrialde bat balitz bezala. Jakin badakigu arratsalde honetan lur indigenaren gainean bildu garela eta lehen herritar haiek markatutako bideari jarraitzen diogula, heuren lurra, ura, kultura eta herria inoiz baztertu ez dituzten haien bideari, nahiz eta genozidio masiboa jasan. Agur berezia bada, Standing Rock sioux-ei.

Herri beltzaren askatasunaren aldeko borroka, herri honen benetako izaeraren jatorria, ezin da kolpe batez ezabatu. Beltzen bizitzek axoka digute, hori ezin digu inork burutik kendu. Herri hau esklabutza eta kolonialismoaren gainean eraikita dago, hau da, Estatu Batuen historia, etorkinen eta esklabuen historia da. Beraz, xenofobia bultzatzeak eta harresiak egiteak ez du historia ezabatu eta aldatuko.

Inor ez da ilegala.

Planeta salbatzeko borroka, klima aldaketa gelditzeko, ura bermatzeko, hasi Standing-eko sioux-en lurraldeetan eta  Flint, Michigan, eta Zisjordania eta Gazaraino. Gure flora eta fauna salbatzeko borroka. Airea salbatzeko borroka. Horixe da justizia sozialaren zero borroka gunea.

Hau emakumeon martxa da eta emakumeon martxa honek Estatuaren indarkeriaren botere kaltegarriaren aurkako feminismoa adierazten du. Feminismo inklusibo eta anitza da,  errazismoaren kontrako erresistentziari lotzea eskatzen diguna. Baita islamofobiaren, antisemitismoaren, misoginiaren eta kapitalismoaren explotazioaren kontrako erresistentziari lotzea ere.

Bai,  15gatiko burruka  defendatzen dugu (orduko, gutxieneko 15$eko soldataren aldekoa). Erresistentzia kolektiboarekiko konpromisoa hartzen dugu. Milioi askotako hipotekekin probetxua ateratzen dutenen kontrako erresistentzia. Osasun zerbitzu pribatuen defentzaileen kontrako erresistentzia. Musulman eta etorkinek jasaten dituzten erasoen kontrako erresistentzia. Urritasun fisikoa duten pertsonekiko erasoen  kontrako erresistentzia. Estatuak, Poliziaren bidez, espetxeetan gauzatzen duen indarkeriaren kontrako erresistentzia. Genero indarkeria instituzional eta pertsonalaren kontrako erresistentzia.

JTG04. Washington (United States), 21/01/2017.- People arrive on the mall for the Million Woman March in Washington, DC, USA, 21 January 2017. Protest rallies were held in over 30 countries around the world in solidarity with the Women's March on Washington in defense of press freedom, women's and human rights following the official inauguration on 20 January of Donald J. Trump as the 45th President of the United States of America in Washington, USA. (Protestas, Estados Unidos) EFE/EPA/JOHN TAGGART

Emakumeen eskubideak giza eskubideak dira planeta osoan, horregatik askatasuna eta justizia eskatzen dugu Palestinarrentzat. Chelsea Manning-en  askatasuna ospatzen dogu. Baita Óscar López Rivera-rena ere. Era berean  Leonard Peltier-en askatasuna eskatzen dugu. Askatasuna Mumia Abu-Jamal-entzat. Askatasuna Assata Shakur-entzat

Datozen hilabete eta urteetan, justizia soziala eskatzera konbokatuko gaituzte eta egoerarik eskasenean dauden herritarrak defendatzera. Beraz, oraindik heteropatriarkatu zuriaren nagusitasuna defendatzen dutenak kontuz ibil daitezela.

Trump-en agintaldiko datozen 1.459 egunak, erresistentziaren 1.459 egun izango dira. Tokian tokiko erresistentzia. Erresistentzia ikasgeletan, erresistentzia lantokietan, erresistentzia artean eta gure musikan.

Hau hasiera besterik ez da. Ella Baker-en berbak erabiliz “askatasunean sinisten dugunok ezin dugu atsedenik hartu, harik eta askatasuna lortu arte. Eskerrik asko.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. durangar

    Miresgarria atzo 73 urte bete zituen Angelaren energia

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Eskerrik asko Marisa, komeni da lehenbailehen begiak zabaltzea eta adi egotea, datorren garaiak beldurra ematen du eta.

    Deja una Respuesta
  3. Miren

    Zorionak Marisa eta eskerrik asko zure lanagatik

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados