Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Lau obra estreinatuko dira Silboberrik antolatutako XXI. txistu kontzertuan

Lau obra estreinatuko dira Silboberrik antolatutako XXI. txistu kontzertuan

Durangoko Silboberri txistu elkarteak antolatuko txistu kontzertuak XXI. edizioa burutuko du bihar eta, aurten ere, orain arte entzun gabeko piezak tartekatuko ditu egitarauan. Landako Gunean arratsaldeko zortzietan hasiko den agerraldian, abeslariak eta dantzari garaikideak zein tradizionalak izango dira txistulariekin batera.

Kontzerturako prestatutako egitarauan “txistu errepertorioko pieza klasikoak, moldaketa modernoagoak eta, aldez aurretik txistuarekin zer ikusi gutxi duten musika-estiloetako obrak tartekatuko ditugu”, antolatzaileen esanetan. Azken finean “gure helburua txistuak bestelako estiloak jotzeko eta musika-elkarteekin agertzeko duen moldakortasuna erakustea da”, Silboberriko kideek diotenez.

Era askotariko obrekin osatutako egitarauan lau estreinaldi azpimarratzen dituzte Silboberrikoek. Lehena, Jon Etxeandiak txistua, metalak, perkusioa, gitarra eta abesbatzarentzat konposatutako ‘Lore bat tontor gainean’; bigarrena txistu bandarentzat Jabier Ituartek sortutako ‘Itxasmina’ eta hirugarrena Joaquín Á. Lecumberrik txistu, metalak, perkusioa, abesbatza eta dantzarietzat egindako ‘Gipuzkoatik itzulia’.

Iragarritako laugarren estreinaldia J. Luis Blascok D. Ferrakis eta F. Perren ‘I will survive’ piezan oinarritu eta txistu, metalak, baxua, perkusioa, abesbatza eta dantzarientzat egindako moldaketa izango da.

170 partaide

Beste bi obren moldaketa ere iragartzen da egitarauan. Bata, Jagoba Astiazaranek L. Andersonen obran oinarritutako ‘Idazmakina’ eta bestea Jabier Ituartek Kalakaren ‘Sagarra jo’ abiapuntu duen pieza. Eguneko programa estilo desberdineko beste bost piezekin osatuko da.

Agerraldian 170 partaide inguru bilduko da eta guztien zuzendaria Jabier Ituarte Aulestia izango da. Lanadako erakustazokako eszenatokian Euskal Herriko herri eta hiri desberdinetatik gerturatutako 90 txistulari egongo dira eta beraiekin batera Portu Brass taldea, Barakaldo perkusio joleak, baxu jolea eta saxofoi joleak ere izango dira. Agerraldiko partaidetza Oñatiko Ganbara abesbatza eta Oinatz dantza taldearekin eta Durangoko L’Atelier dantza eta antzerki eskolako kideekin osatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados