Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Hiru eguneko ekitaldiekin ospatuko dute Durangaldeko 60. Txistulari Eguna

Hiru eguneko ekitaldiekin ospatuko dute Durangaldeko 60. Txistulari Eguna

Durangaldeko Txistulariek eskualdean ospatu zuten lehenengo Txistulari Egunaren 60. urteurrena betetzen dela eta, hiru egunetan zehar gauzatuko diren ekitaldiak prestatu ditu Jaizale-Durangaldeko Txistulari Elkarteak. Ohiko kontzertu nagusiaz gain, kalejirak, erakusketak eta ikus-entzunezko baten emanaldiak tartekatuko dira martxoaren 13tik 15era bitartean.

Urtero urtero martxoaren 19an ospatu bada Durangaldeko Txistulari Eguna, San Jose egunez hain zuzen, aurten martxoaren 15ean izango dute urteko jaiegun nagusia. Gainera, eskualde guztiko herrietan aldizka egiten den jaia Durangon ospatuko da aurten.

Prestatutako egitarauaren lehen ekitaldia martxoaren 13an izango da iluntzeko 19.00etan abiatuko den kalejirarekin. Ordu bete geroago txistu, perkusio eta gitarrarekin eskainiko den ‘Arozenatarren ttunttuna’ ikuskizuna hasiko da Kurutzesantu museoan eta bertaratzeko sarrera doakoa da.

Larunbatean, egun guztian, argazki zaharren erakusketa jarriko da ikusgai Andra Mari elizpean. Argazki bilduma hori ikusgai izango da igande goizean ere.

Martxoaren 15ean ospatuko den 60. Txistulari Eguneko ekitaldiak goizeko 9.30etan abiatuko den kalejirarekin hasiko dira. Eguerdiko 13.00etan Andra Mariko elizpean izango den kontzertuko zuzendariak Fernando Urain eta Eleder Iturrieta izango dira eta beraien aginduetan 100 lagun inguru izango da, Durangoko txistulariez gain, Durangoko Orfeoia, metal, dultzaina, alboka eta pandero joleak eta Durangoko dantzariak izango baitira.

Agerraldia Carlos Sanchez zaldibartarrak moldatutako ‘Durangaldeko alkate soinua’  eta ‘Dantzari Dantza’ piezekin hasiko da. Jarraian ‘Baltsen potpourria’, ‘Herrimin’, Federico Corto durangarrak konposatutako ‘Baltsa barioazioekin’, ‘Martxa baten lehen notak’, Bizkaia maite’, ‘Kalejiren potpourria’ eta ‘Leonena’ lanak eskainiko dituzte. Durangoko sortzaileen lanak izango dira kontzertu amaierako protagonistak, ekitaldia Eusebio Bilbaok sortu eta Andres Granadosek moldatutako ‘Herri maite’ obrarekin eta Granadosek berak konposatu eta Marisa Barrenak idatzitako hitzak batzen dituen ‘Kaixo Durango’ osatuko baita.


Amaia Aroma

Kontzertu denboran, omenaldia egingo diote Durangoko Amaia Aroma txistulariari, bera izan baitzen Bizkaiko eta Euskal Herriko aitzindarietako bat eta gaur egun Durangon dagoen txistularirik nagusiena delako.

Jaia amaitzeko, Xabier Etxeita eta Miriam Uria  txistulariek, Durangaldeko ‘Erregelak’ dantzatuko dituzte, elizpean bertan, Karmelo Barruetabeña txistulariaren doinura

Durangaldeko lehen Txistulari Eguna Abadiñon ospatu zen 1956an. Harrezkero urtero ospatu da,  1971tik 1978ra izan ezik, urte horretan ez zutelako lortu garaiko agintarien baimena. Ospatzeko erak hainbat aldakuntza izan ditu, “lehenengotan txistulariak bakarrik batzen ziren, meza abesten zuten eta bazkariarekin amaitutzat ematen zuten eguna”, Jaizalekoek diotenez.  Gaur egun berriz, kontzertuetan, txistulariez gain, abeslariek dantzariek eta beste motatako hainbat musikok hartzen dute parte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Durangar

    Zorionak txistularioi bereziki Amaia Aromari bera izan baitzen eskualdeko lehen emakume txistularia eta Euskal Herriko lehenetarikoa. Ondo merezitako omenaldia

    Deja una Respuesta
  2. Durangar

    Zorionak txistularioi bereziki Amaia Aromari bera izan baitzen eskualdeko lehen emakume txistularia eta Euskal Herriko lehenetarikoa. Ondo merezitako omenaldia

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados