Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Gerediagak 50. urte betetzen ditu elkartea erakargarriagoa egiteko erronkarekin

Gerediagak 50. urte betetzen ditu elkartea erakargarriagoa egiteko erronkarekin

Ekainaren 7an beteko badira ofizialki 50 urte Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zenetik, gaur, urtarrilak 22, mende erdia ospatzen da lehen hitzordutik. 1965a zen eta bi ziren ‘batzarra’ egiteko aurrekarik: San Salbador ermitaren egoera ez ona eta Astolako etxea paradore nazionala bihurtzeko ideia.

‘Batzarra’, afaria izan zen, eta mahai inguruan hamabi lagun bildu ziren: Luis Mari Altzibar, Maria Rosario Astola, J. Maria Astola, Maria Arrate Salazar, Bizente Kapanaga, Jesus Astigarraga, Julian Berriozabalgoitia, Carmen Solaegi, Maria Concepcion Astola, Salvador Solaegi, Jose Luis Lizundia eta Leopoldo Zugaza.

Betidanik, “eskualdearen identidadea” izan du oinarri Gerediaga Elkarteak. Eta “lurraldetasuna jomuga” izanik, ondarearen esparru ugari landu eta galtzeko zorian egon diren ohiturak biziberritu dituzte. Horrez gain, herri mugimendu askoren aterpe eta babesleku izan da.

Forma berriagoen bila

Aurrerantzean ere horretan lan egingo dutela diote, nahiz eta “garbi daukagu forma berriagoak eta erakargarriagoak bilatu behar ditugula egungo garaietara egokitzeko”. Aurrera pausu hori emateko gai direla diote eta hori frogatzeko Durangoko Azoka jartzen dute eredutzat. “Baina, aurrerapausoak zelan eman ondo pentsatu eta hausnartu behar dugu” diote.

Gaur egun Gerediaga Elkartea kudeatzen duen taldeak argi du “ohiko jarduerekin” jarraituko dutela, hau da, Ezpatadantzari Eguna, Euskal Herriko Artzain Txakur txapelketa, Europako Ondare Jardunaldiak, Historia eta Ondareaz hitzaldi zikloa, Durangoko Azoka eta Merinalde Eguna antolatzen.

Ospakizun ekitaldiak

Hala ere, “ekintza berezietarako tartea” ere hartuko dute, arreta nagusia ekainaren 7ko Sorrera Egunari emanez, egun horretan ospatuko baita elkartearen lehen estatutuak onarpenaren urteurrena. Ospatzeko egingo den herriko bazkarian, Durangoko Merinaldeko Adiskideen Gerediaga Elkartea sortu zutenei omenaldia eskainiko zaie.

Urtemuga ospatzeko beste hainbat ekintza prestatu dituzte. Esaterako, urtero Durangoko bonbardaketaren inguruan egiten den oroimen ekitaldiaz gain, Durangoko herrian geratzen diren aztarnetan zehar bisita historiko gidatua edo Durangaldeko herri batzuetan zehar Gerediaga Elkarteko dokumentategiko argazkiez baliatutako erakusketa monografikoak.

Gainera, Durangaldeko ondare artistiko eta historikoak erakusteko egun osoko ibilbide gidatuak eta Durangaldeko naturgune garrantzitsuetako batzuk ezagutzeko asteburu osoko mendi ibilbide gidatuak ere antolatu dituzte.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados