Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko 25 partaide lau taldetan batuko dira Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketan lehiatzeko

Bizkaiko Taldekako bertsolari txapelketaren laugarren edizioa barikuan, hilak 15, hasiko da, eta aurten lehiatuko diren 16 taldeetatik lau eskualdeko bertsolariek osatuko dituzte.

Durangoko ‘Laukijjek’ taldeak txapelketako lehen kanporaketan parte hartuko du, Gernika-Lumoko Harizpe txokoan, 20:00etatik aurrera. Igor Galarza, Bittor Salterain, Paulo Salterain, Unai Iturriaga, Erika Lagoma eta Ander Elorriagak osatzen duten taldeak Busturialdeko LauBururekin neurtuko ditu indarrak txapelketari hasiera emango dion norgehiagokan.

Lehiaketan arituko den eskualdeko bigarren taldea ‘Durangaldekuek’ izango da. Iruri Altzerreka, Araitz Katarain, Ainhoa Urien, Miren Amuriza, Ixone Asategi eta Irune Basagoiti biltzen dituen taldea Urdulizen arituko da apirilaren 20an, eta Plentzia, Gorliz, Lemoiz eta Urdulizeko kideekin osatutako ‘Pirata bertso-taldea’ izango du aurrez aurre.

‘Zornotzako bertso oskola’ osatzen duten Ander Aldazabal, Beñat Romero, Alain Barañano, Ander Gerrikaetxeberria, Iñaki Iza, Xabier Irakulis eta Iker Pastorrek herrian jokatuko dute kanporaketa Larrabetzuko ‘Itallen’ekin. Hitzordua apirilaren 28an, 12:00etan, jarrita dago.

Azken kanporaketa Iurretan jokatuko da maiatzaren 3an, 21:00etan, eta bertan Durangaldeko ‘Urruxarrak’ taldea osatzen duten Alaitz Areitio, Gorka Lazkano, Peru Magdalena, Hodei Zenikaonandia, Txomin Magdalena eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek kantatuko dute. Lehiakideak Gernika-Lumoko ‘Zapatilapeko txikliek’ izango dira.

Edizio hau zortzi kanporaketekin hasiko da eta saio bakoitzeko irabazlea  finalaurrekoetarako sailkatuko da; 9. finalista zozketaz erabakiko da. Bederatzi taldeek hiru finalaurreko jokatuko dituzte maiatzaren 25ean Arrigorriagan eta egun berean jokatuko da finala ere. Egun horretan, gainera, Eskolarteko txapelketaren finala ere jokatuko da.

Formazio saioa Durangon

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako txapelketak “bertso eskolak eta eskualdeak indartu” nahi ditu. Helburu horrekin “bertsolari hasi berriei plazarako bidea erraztea” nahi du, eta ohiko txapelketan parte hartzeko motibaziorik ez dutenei aukera bat eskaini nahi die.

Horrez gain, antolatzaile, epaile eta gai-jartzaile berrien sorrera ere bultzatu nahi du eta horretarako Durangon, martxoaren 20an, egingo diren gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak antolatu ditu. Saio hauek taldekakoan parte hartuko dutenei zein interesa izan dezakeen beste edozeini zuzenduta daude.

Epailetza ikastaroa 17:00etatik 18:30era izango da eta hizlariak Iñaki Aurrekoetxea eta Graxi Arregi izango dira. Gai-jartzailetza ikastaroa, ostera, 18:30etik 20:00etara izango da eta Idoia Anzorandiak gidatuko du.

Izen ematea martxoaren 18ra arte egin daiteke bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 94 6812711 telefonora deituta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados