Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Otxandio

Bittor Kapanaga Gerediagako kide historikoa atzo zendu zen
Bittor Kapanaga euskaltzale otxandiarra eta Gerediaga elkarteko kide historikoa atzo hil zen 85 urterekin. Idazlea eta euskal kulturaren sustatzaile nekaezina izateagatik Argizaiola saria eman zion Durangoko euskal Liburu eta Disko Azokak 1997. urtean. Hileta elizkizuna gaur izango da Otxandioko Santa Marina parrokian, arratsaldeko 19:00etan. 

Badira dagoeneko 50 urte euskal kultura sustatzeko eta ohitura zaharrak berreskuratzeko helburuarekin Otxandioko Urduri dantza taldea sortu zela. Urteetan zehar, beti izan da jende asko batu izan duen taldea. Horregatik, omenaldi xume baino garrantzitsu bat egiteko asmoarekin, bihar, egun ahaztezin bat antolatu dute. Bertan belaunaldi ezberdinetako dantzariak, 250 inguru, batuko dira.