Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Derandeinen IV. Mendi Martxak zazpi kilometroko ibilbidea osatuko du domekan Zornotza inguruan

Derandein Fundazioak, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin lankidetzan, Derandein Mendi Martxaren IV. edizioa antolatu du domeka honetarako. Partaideek zazpi kilometroko ibilbidea osatuko dute, goizeko 10:00etan Jauregibarria parketik abiatuta.

Antolatzaileek prestatutako ibilbideak Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano Epaltzako bidea eta Urritze auzoa zeharkatuko ditu eta Jauregibarria parkean amaituko da. Ibilaldia bukatutakoan, 13:00etan, pintxo-potea eta trikitixa izango dira.

Covid 19aren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, Derandein Fundazioak naturan egun batez gozatzeko aukera eskaintzen duen ekimena berreskuratu du.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute aldez aurretik www.derandein.org orrian formularioa betez, derandein@derandein.org helbidera mezu bat idatziz edo egunean bertan, ibilbidearen irteera-puntuan, 09:30ean. Izen-ematea doakoa da.

Erakusketa

Ibilbidean zehar, ‘Afrika, Emakume izenarekin’ erakusketa ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek. Afrikako emakumeen egoerari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, hezkuntza, osasuna eta ekonomia bezalako eremuak lantzen dira, besteak beste.

Amorebieta-Etxanoko Udalak garapenerako proiektu bat finantzatzen du Kinshasan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, bertako Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) erakundearekin eta Derandein Fundazioarekin elkarlanean.

Proiektu horri esker, baliabide gutxiko 536 haurrek kalitatezko hezkuntza jaso ahal izan dute 2021-2022 ikasturtean. Amorebieta-Etxanoko Udalak Nuestra Señora de Covadonga- Kepa Azarloza ikastetxearekin egindako lankidetzari esker, eskola-uztearen tasa murriztea lortu da: 2019an %2,6koa izatetik 2022an %1,4koa izatera pasa da. Kontuan izan behar da herrialdeko eskolatzearen batez bestekoa 5,3 urtekoa dela neskengan, eta 8,4 urtekoa mutilengan.

Ikastetxeak hiru hezkuntza-maila eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta beste emaile batzuen lankidetzari esker, 500 haur baino gehiagok kalitatezko hezkuntza jaso ahal izan dute urtero, 2019tik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados