Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bihar aurkeztuko dute Mallabin martxoaren 20an herritik igaroko den Korrika 23

korrikaMallabiko Udalak eta herriko elkarteek hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 20an herritik igaroko den Korrika 23ren harira. Euskararen aldeko lasterraldia eta horren inguruan antolatutako ekitaldi kulturalak bihar bertan aurkeztuko dira.

AEK-k eta Gazte Alaiak dantza taldeak antolatutako aurkezpena 19:00etan hasiko da frontoian. Bertaratzen diren guztiekin argazkia egin ondoren, luntxa, dantza ekitaldia eta irakurraldi musikatua egongo dira.

Barikuan, trikipoteoa egongo da 19:00etatik aurrera, eta domekan Durangaldeko Txistulari Eguna ospatuko dute, ekitaldi nagusia 12:00etan Andra Mari elizan eskainiko duten kontzertua izango dela. Superigandea ere ospatuko dute; goizean haurrentzako jolasak egongo dira eskolako frontoian eta arratsaldean pelikula bat proiektatuko da Kontzejuzarrean.

Korrika Mallabin

Korrika 23 eguaztenean, hilak 20, igaroko da Mallabitik zein Ermutik eta udalerri bietako herritarrek elkarrekin egingo dituzte hainbat kilometro. Edizio honetan lasterraldia Elgetatik gerturatuko da eta Aixolako presan jasoko dute lekukoa 8:47an. Eitzaga ingurura 9:06ak aldera gerturatuko da eta Mallabin 09:24ean sartuko da. Areitio gaina 9:40an zeharkatuko da eta udalerritik igaro ondoren Ermuko Arizmendira helduko da 10:00etan.

Egunerako Mallabin prestatutako egitaraua 15:00etan eskolatik abiatuko den Korrika Txikiarekin, 16:00etan egingo den txokolatadarekin eta 16:30ean hasiko den disko festarekin osatuko da.

Egitarauan martxoaren 21ean, 19:00etan, Kontzejuzarrean emango den ‘Bizkarsoso’ filmaren emanaldia ere tartekatu dute.

Bestalde, autobusak antolatu dituzte martxoaren 24an Baionara gerturatzeko, Korrika 23a Lapurdiko hiriburuan amaituko baita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados