Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Korrika 23 Zornotzara helduko da bihar eta ondoren Durangaldea osoa zeharkatuko du

Korrika 23 Zaldibar eta Mallabin barrena izan zen atzo.

Atzo Zaldibar, Mallabia eta Ermua zeharkatu ondoren, Korrika 23 Zornotzan eta Durangaldean murgilduko da bihar arratsaldean, iluntzean eta gauean, ‘Harro Herri’ goiburua lau haizetara zabaltzeko.

Eskualdean berriro sartzen denerako, lasterraldiak 2157 kilometro egin baditu ere partaideek oraindik beste 543 kilometro egin beharko dituzte Baionako helmugara heldu aurretik; horietatik 60 inguru eskualdean.

Zornotza Mendi Taldeak Lemoako mugan hartuko du lekukoa 17:37an, eta ondoren beste 37 elkarte, kirol eta kultura talde, enpresa, alderdi eta bestelako erakunde, negozio edo Udalak eta Udaleko langileek eramango dute barruan euskararen aldeko mezua daraman testigua. Erdiguneko kaleak eta auzoak zeharkatu ondoren, N-634tik Montorra, Euba eta Bernatik pasatuko da Iurretara heldu aurretik.

Iurretatik Berrizera

Arriandin jasoko dute lekukoa iurretarrek eta Bidebarrieta, Askondo eta Maspe kaleetatik pasatuko da, berriro N-634tik Traña-Matienara heltzeko. Abadiñoko auzoa zeharkatu ondoren, berriro errepide nazionaleko bidea hartuko du Berrizera heltzeko, eta herrigunea eta Olakuetara heldu ondoren, Elorriorantz joango da

Miotako gaina igarota, herrigunean sartuko da Labakuatik, eta Erreka, Nizeto Urkizu eta Elizburu kaleak zeharkatu ondoren, Atxondorako bidea hartuko du. Apatamonasterion sartu-irtena egingo du eta berriro Abadiñon sartuko da Muntsaratz eta Zelaietan barrena.

BI-732 errepidea hartuta, Durangon sartuko da San Fausto auzotik. Larrasoloeta kaletik Alde zaharrera joango da eta Juan Mari Altuna kalea eta Landako etorbidera igaro ondoren Askatasun etorbidea eta Galtzareta kaletik Izurtzako bidea hartuko du. Ondoren, indarrak hustu ez dituzten korrikalariek Mañariara helduko dira eta handik Urkiolako igoerari ekingo diote.

BI-623 errepidetik Urkiola gaina zeharkatuko du lekukoak eta Amaitermin pasatu ondoren Otxandion sartuko da gauerdia aldera, eskualdea eta Bizkaiko lurraldea atzean uzteko eta Arabako Legution sartu-irteera egingo du Gipuzkoarantz hartu orduko.

Korrika kulturala

Amorebieta-Etxano
Martxoak 21
Korrika Txikia
10:00etatik aurrera: Andra Mari Ikastola, El Carmelo ikastetxea, Karmengo Ama ikastetxea eta Larrea Eskola.

Martxoak 22
17:00. Mamiki batukada.
Korrika pasatu ondoren, Diskorrika.
20:00etan, ‘Almazenean’ antzezlana, Zornotza Aretoa.

Durango
Martxoak 21
19:00. ‘Euskaldungak’ antzezlana San Agustin Aretoan.

Martxoak 22
17:30. Aurpegi margoketa, puxika tailerrra, igel txapelketa, Otamotzena auzo elkartean.
18:30. Triki poteoa auzoko tabernetatik.
19:00. Bertso saioa: Sustrai Colina, Irune Basagoiti eta Erika Lagoma. Gai jartzailea: Unai Iturriaga.

Abadiño
Martxoak 21
‘Udalatx, ura eta atxa’ filma, Txanporta kultur etxean

Martxoak 22
16:30. Askaria eta Iluntze dantza taldeak eta Street Danceko eskola-taldeak, Traña Plazan.
20:00. Hanburgesak, Zelaietan.
20.00. Eingo taldearekin erromeria.

Berriz
Martxoak 22
11:00.Korrika Txikia.
18:15. Diskorrika.
20:00. Isk&Bila txaranga.

Elorrio
Martxoak 22
11:00. ‘Bizkarsoro’ filma, Arriola antzokian.
14:30. Korrika Txikia.
15:00. Txokolatada.
18:30. Diskofesta Dj Kaktus, Herriko plazan.
18:30. Fanfarrixo txaranga, herrian zehar.

Martxoak 23
20:00. ‘Baginaren bakarrizketak’, Arriola antzokian.

Iurreta
Martxoak 22
11:00. Korrika Txikia.
19:00. Burrunba elektrotxaranga, plazan.
19:40. Korrika koreografia, plazan. (ETB 1eko Biba Zuek! saioak zuzenean emango du).
20:00. Oilasko pintxoak, Askondon.

Izurtza
Martxoak 22
20:30. Pintxpotea eta Dj EkRamirez, Herriko tabernan

Mañaria
Martxoak 22
20:30. Rakata punk elektrotxaranga.
23:30. Xabi Solano eta Zigoz Dz

Atxondo
Martxoak 22
Goizean, Korrika txikia
Arratsaldean, kalea animazioa
21:30. Herri afaria, frontoian.
Ondoren, Djak gaztetxean.

Mallabia
Martxoak 21
19:00. ‘Bizkarsoro’ filma, Kontzejuzarrean.

Otxandio
Martxoak 22
Goizean, Korrika Txikia.
Arratsaldean, pelota partiduak, afari merienda, Aiko taldea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados