Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

“Bi urte behar izan nituen Santa Ana elizaren maketa egiteko”

Durangoko, Iurretako, Abadiñoko eta Berrizko zortzi baseliza zein eliza baten maketak egongo dira ikusgai Durangoko Kurutze Santu Museoan maiatzaren 19ra arte. Bederatzi piezak Carlos Garcia Valduviecok egin ditu eta 85 urte bete dituen arren beste maketa bat egiteko asmoa aurreratu du. Martxoaren 13an irekitako erakusketara “jende asko gerturatu da; esan didatenagatik, Arte eta Historia Museora baino jende gehiago gerturatu dela” aitortzen du.

-Durangoko Santa Ana elizaren maketaz gain, zortzi baseliza jarri dituzu ikusgai. Nongoak dira?
-Bost Abadiñokoak dira: Urkiolako Santutegiaren alboan dagoen Santa Apoloniakoa; Muntsaratzen dagoen Andra Marikoa; Guardako Aingerukoa; Astolako San Bixentekoa; eta Gazteluko San Martinekoa. Mañariko San Martin de Tours, Berrizko San Lorentzo, eta Durangoko San Roke auzotik gora baina Iurretako lurretan dagoen San Andres Lazkoitikoak osatzen dute erakusketa.

-Beraz, Abadiñoko bost ermitaren maketak egin dituzu. Lotura bereziren bat duzu herri horrekin?
-Ez dakit ba. Ni asko ibili naiz Urkiolako Santutegiaren inguruan eta agian horregatik Abadiñok tiratu egiten nau. Bertan lan asko egin dut hainbat urtetan. Iaz hil zen Peli Romarategi artistaren eskumako eskua izan nintzen eta berarekin asko ikasi nuen. Mosaikoak, bidrierak,… bere teknika ikasi nuen, baina horrelako lanak egiteko behar ziren tresnak neuk egin nituen.

– Zure lanbideak ba al zuen zerikusirik jarduera horrekin?
-Jubilatu arte mekanikaria nintzen eta mantentze-lanak egiten nituen enpresa baten. Beti izan naiz nahiko ‘manitas’, baina maketak egiteko gaitasuna Urkiolan ikasitakoarekin lortu nuen. Ordura arte nuen lanbidean dena azkar egin behar zen, baina Peli Romarategirekin ikasi nuen gauzak presa barik eta pazientzia handiz egiten.

Neurriak eta argazkiak

-Zein da lan gehien eman dizun maketa?
-Bi urte eman nituen Santa Ana elizaren maketa egiten. Prozesua oso handia izan zen eta hori izan zen gehien kostatu zitzaidana. Ermita bateko maketa egiteko berriz, sei edo zortzi hilabete behar ditut.
Maketa guztiak eskalan egin ditut. Lana hasi aurretik ermitara joaten naiz, neurriak hartzeaz gain hainbat argazki egiten ditut. Gero, argazkiak paperean ateratzen ditut eta irudiekin berriro bertara joaten naiz detaile guztiak berriro ikusteko. Maketak ikusten joaten direnei asko gustatzen zaizkie zehaztasunak. Guardako Aingeruaren maketan esaterako, bistan gelditu ziren adreilu batzuk obra baten ondoren, eta batzuk konturatu ziren maketan ere detaile hori azaltzen zelako.

-Zer material erabiltzen duzu pieza horiek egiteko?
-Batez ere, egurra hagak eta bestelako egituretarako; harria hormetarako; kobrea teilatuko erretenak eta zorrotenak egiteko; eskaiola, pladur zatiak,…

-Jarraipena emango diozu maketak egiteari? Hurrengoa zein izango den aurreratzerik bai?
-Bai, ideia bat dut buruan bueltaka, baina ez dut ezer aurreratu nahi. Proiektu handia da eta badakit denbora luzea behar izango dudala. 85 urte ditut eta ez dakit horren ostean besteren bat egiteko aukera izango dudan.

-Kurutze Santu Museoan izan duzun arrakastaren ostean, maketen erakusketa hau beste nonbaitera eramango duzu?
-Horretarako leku bereziren bat behar da. Museoa toki egokiena da eta Kurutze Santu leku ederra eta ikusgarria da. Iaz Urkiolan erakutsi nituen eta Tabirako San Pedron be erakutsi ditut inoiz. Baina muntaia egiteko nahiko denbora behar da eta zortzi egunez erakusteko ia ez du merezi. Oraindik ez dut inorekin kontakturik egin, baina gustatuko litzaidake Abadiñon edo Berrizen erakustea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados