Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Berbaro Elkarteak 25 urte ospatzen ditu Durango euskalduntzen

Berbaro Elkarteak 25 urte ospatzen ditu Durango euskalduntzen

Berbaro Elkarteak 25. urteurrena ospatzen du aurten, Durango euskalduntzen eta euskaraz bizitzeko espazioak eta tresnak eskaintzen.  Elkartearen irudi berria aurkeztu dute, eta egun osoko ospakizuna antolatu dute datorren hilaren 24an. Bestalde, Berbarorekin izan dutenen “bizipenak” argitaratutuko dituzte webgunean.

1989an sortu zen Berbaro Elkartea. Sasoi hartan Durangok 20.000 biztanle inguru zituen eta horietatik herena baino zertxobait gehiago zen euskalduna. Elkartetik gogoratu dutenez, gazteen artean, gainera, “egoera ez zen hobeagoa”. Izan ere, adin-tarte batzuetan euskara zekitenen proportzioa batez bestekoaren azpitik zegoen. Hori dela eta, Durangoko euskaltzale batzuk batu eta “zerbait egin beharra zegoela ikusi zuten”.

Beraz, Durango euskaldun bat helburu abiatu zen Berbaro duela 25 urte. Bidean jaio ziren Durangaldeko herri aldizkari euskalduna eta euskarazko kulturaren laborategi eta erakuslehioa. “Berbarok sorreratik argi izan zuen talde irekia izan behar zuela, sentsibilitate guztietako euskaltzale orok zuela lekua elkartean”, azpimarratzen dute.

25. urteurrena ospatzeko, programazioa prestatu dute. Datorren hilaren 24an egun osoko ospakizuna antolatu dute Durangon. Bazkarirako sarrerak salgai daude Plateruenean eta  Berbaroko egoitzan. Nagusiek 15 euro eta umeek 10 euro ordaindu behar dituzte. Horretaz gain, 25 urteotan Berbarorekin harremana izan duten “bizipenak” astero argitaratuko dituzte webgunean.


Kultur eta aisialdi programazioa

Gaur egun, hainbat egitasmo antolatzen ditu Berbarok aisialdiari begira: udako kanpaldia, Udan Olgetan, Olgetan ludoteka, ikastaroak eta tailerrak, egonaldiak eta Berbalagun. Gaur egungo gazteei ikastetxeetan eta etxean ez ezik, kalean ere euskaraz bizitzeko erraztasunak emateko, GugazT Gazte Taldea eratu zuten.

Gazte eta haur arloan irakurzaletasuna bultzatzeko, berriz, Haur Literatur Aretoa sortu zuten. Proiektu honen arrakasta ikusirik, Gerediaga Elkartearekin elkarlanean hasi zen Berbaro, Durangoko Azokarako egitasmoa garatuz. Horrela jaio zen Saguganbara, txikien eta handien gunea.

Kultur ekintza programazio zabala ere eskaintzen du elkarteak. ‘Guka!’; ‘Hi artista’, gabonekin lotuta antolatzen duen lehiaketa; ‘Laburbira’, film laburren zirkuitoa; bonbardaketaren oroimen ekitaldian parte hartzen du, eta ‘Talentue Plazara!’, haur eta gazteentzako euskarazko ikuskizuna sustatzen dituen egitasmoa, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados