Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

II. Umeen Dantzari Eguna ospatuko da Zornotzan

II. Umeen Dantzari Eguna ospatuko da Zornotzan

Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Zornotzako bigarren Umeen Dantzari Eguna antolatu du igandean. Bertan, Durangaldeko 300 ume bilduko dira goizeko 12.00etatik aurrera.

Durangaldeko dantza taldeak izango dira nagusi: Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze, Elorrioko Besaide, Mañariako Andra Mari, Ermuako Txindurri eta Durangoko Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin. Horiez gain, Gernikako Elai Alai dantza taldeak ere hartuko du parte.

Ospakizunean Bizkaiko dantzak izango dira nagusi, eta dantzeriek erakustaldi bi egingo dituzte. Goizeko 12.00etan Zelaieta parketik abiatuko da kalejira, Zornotzako Udazken txistulari taldearekin batera. Herriko kaleetan dantzan egin ondoren, gazteenak bazkaltzera joango dira, etxe eta txokoetara.

Arratsaldeko ekitaldia izango da eguna borobilduko duena. Herriko plazan elkartuko dira partaide guztiak, eta  17.30etatik aurrera emanaldia eskainiko dute, egunari bukaera emanez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados