Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Berbalagun egitasmoak ‘arnasguneak’ bilakatu nahi ditu dendak eta tabernak

Berbalagun egitasmoak ‘arnasguneak’ bilakatu nahi ditu dendak eta tabernak

Euskararen erabilera handitzea helburu duen Berbalagun egitasmoak 15 urte bete ditu dagoeneko eta 2015-2016 ikasturtera begira berrituta dator. Alde batetik dendari eta tabernarien inplikazioa bilatu nahi da eta, bestalde, Durangaldeko herri guztietara hedatuko da Mintzodromoa.

AEK, Durangoko Udal Euskaltegia, Durangoko Hizkuntza Eskola eta Berbaro Elkarteak sustatu eta Durangaldeko udalak eta Amankomunazgoak babestutako egitasmoari ekingo diote aurten ere. Euskara Planaren barruan sortutako ekimen honek “euskaraz hitz egin gura dutenek solaskide euskaldunak izatea inguruan” du helburu.

Urtez urte egokitzen joan den egitasmo honen bidez, euskaraz hitz egin nahi duten euskaldun osoak edo euskara ikasten ari direnak eta norekin praktikatzerik ez dutenek, bildu eta hizkuntza lotsa barik erabiltzeko aukera ematen die.

Astean behin, Berbalagun programako partaideek kalean, tabernan, dendan, kiroldegian edo beste edozein lekutan bildu eta ordu betez eguneroko gaien inguruan euskaraz berba egiten dute. Azken urteetan 30 talde inguru batu izan dira eta bataz beste 200 bat partaide izan ditu.

Asteroko hitzorduez gain, berbalagunek hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute urtean zehar; garagardo dastaketa tailerra, Durangaldea ezagutuz ibilbideak, aurpegi margotze tailerra, zumba maratoia edo kakorratz eta puntu tailerra, esaterako.

Mintzodromoak herriz-herri

Kafe baten inguruan talde txikietan banatuta interes orokorreko gaiak lantzen dituen mintzodromoa ere izango da. Plateruena Kafe Antzokian azaroan egingo den ohiko mintzodromoaz gain, urtarriletik aurrera Durangaldeko herri guztietan egingo dituzte horrelako saioak.

Aurtengo Berbalagunak izango duen bigarren berrikuntzak tabernari eta merkatarien inplikazioa bilatu nahi du, beraien negozioak ‘arnasguneak’ bilakatzeko asmoarekin. Hala adierazi zuten Durangoko Amankomunazgoko jardungo lehendakaria den Oskar Zarrabeitia eta programa koordinatzen duten Ana Abanzabalegi eta Amaia Ezenarrok.

Berbalagun egitasmoan parte hartzea doakoa da herritarrentzat eta interesa dutenak izena eman behar dute eskualdeko euskaltegietan, Berbaro elkartea, Udal bakoitzeko euskara zerbitzuan edo kultur etxean. Postaz edo telefonoz ere inskripzioa egin daiteke durangaldea@aek.org helbidera idatziz zein 639400786 telefonora deituz edo watsapa mezua bidaliz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados