Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu Erdellak antolatutako Elorrioko Birak

Zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu Erdellak antolatutako Elorrioko Birak

Elorrioko Erdella Mendizale Taldeak antolatutako  Elorrixoko Birak XX. edizioa beteko du aurten eta ohikoak dituen zailtasun desberdineko bi ibilbide izango dira. Biak Herriko plazatik abiatuko dira, zailtasun handiagokoa goizeko 7.30ean eta ibilbide laburragokoa 9.00etan.

Zailtasun handiko ibilbideak Memaia, Atxaurrutxugane, Erdikoatxa eta Udalaitz (1117 metro) tontorrak igo ondoren Ansola, Intxorta, Erdella eta Berriozabaleta zeharkatuko ditu berriro abiapuntura heldu aurretik. Partaideak 32 kilometro inguru dituen ibilbidea egingo dute.

Ibilbide laburrak berriz 17 kilometro inguru ditu eta Herriko plazatik abiatu ondoren Memaia (679 metro) eta Santa Luziako tontorrak zeharkatuko ditu eta Kanpazarreko parajea igaro ondoren irteera puntuan amaituko da.

Mendi Bira hau ez da lehiakorra eta antolatzaileen esanetan “oinez ibiltzekoa da eta ez lasterketa egiteko”. Hala ere kontroletako zigiluak dituzten partaide guztiei diploma bat eskuratuko dute.

Kontrol-guneez gain, antolatzaileek zenbait anoa-postu eta osasun postu jarriko dituzte ibilbidean eta amaieran dutxak erabiltzeko aukera egongo da.

Bira honetan parte hartzea doakoa da eta aldez aurretiko izena ematea erdellamt@erdellamt.com e-mailean edo 946582179 edo 675713708 telefonoetan egin daiteke. Biraren egun berean ere egin daiteke inskripzioa, goizeko 6.30etatik 7.30era bira luzea egitea nahi dutenek eta goizeko 8.30etatik aurrera ibilbide laburra egitea nahi dutenek.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados