Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Aziza Brahimek Saharako doinuak gerturatuko ditu bihar Elorrioko Lariz jauregira

Aziza Brahimek Saharako doinuak gerturatuko ditu bihar Elorrioko Lariz jauregira

Elorrioko Musikaire jaialdiak azken aurreko asteburuari ekingo dio ostiralean Aziza Brahim abeslari sahararrak Lariz jauregian eskainiko duen agerraldiarekin. Hurrengo egunean Xabi Aburruzagak hartuko dio txanda toki berean eta igandean dantza garaikidean oinarritutako hiru pieza labur izango dira ikusgai Herriko plazan.

Aziza Brahimek herri sahararraren doinu tradizionalak basamortuko bluesarekin, poesiarekin eta borroka politikoarekin uztartzen ditu, nahiz eta bera Tindufeko (Aljeriako) errefuxiatuen esparruetan jaio zen. Abeslaria izateaz gain, poeta eta artista ere bada eta bere ahots iradokitzaile eta zoragarrian oinarrituta Sahelgo doinuetan zein Espainia, Kuba, Mali edo Europatik etorritako beste soinu batzuetan murgiltzen da.

Brahimek argitaratutako azken lanean bizitzari, maitasunari eta herri sahararrari buruz abesten du eta 2014an Munduko Musiken Disko Onena izendatu zuten.

Estilo propioa

Trikitiaren doinuak nagusituko dira hurrengo egunean eszenatoki berdinean Xabi Aburruzagak emango duen kontzertuan. Musikari bizkaitarrak ibilbide luzea du musika munduan eta eskusoinua eta pianoa jotzen hasi bazen, trikitiaren aldeko apustua egin zuen, tradizioa eta modernitatea elkartuta.

Aburruzagak estilo propioa garatu nahi du, betiere nondik datorren ahaztu gabe eta bere konposizioetan trikitiaren soinu tradizionalak jazz, blues edo folk erritmoekin uztartzen dira. Iaz, izen handiko Runas proiektuaren lehiaketa (Festival de Ortigueira) irabazi zuen.

Lehenego bi kontzertuak gaueko 22.30ean hasiko badira, igandean Herriko plazan egongo den dantza garaikide agerraldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da. Bertan bi taldek eskainitako hiru pieza taularatuko dira.

Kukai eta Lasala

Jon Mayak zuzentzen duen Kukai dantza konpainiak emango dio hasiera eta amaiera ekitaldiari ‘Sorbatza’ eta ‘Gelajauziak’ koreografiaren zenbait pasarterekin. Lehenengoa oreka berrezarri nahi duten lau gizonezkoen arteko errituala da eta Cesc Gelabert koreografoak sortutako bigarrenak Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak hartzen ditu oinarri.

Lasala konpainiak eskainiko duen ‘Lauesku’ piezak berriz, zalantzan jartzen du arau eta ohiturei men egitea eta aurrez emandako soluzio eta erantzunak zalantzan jartzeko aldarrikapena egiten du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados