Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas
Haizetara
Mancomunidad Durangaldea
Soinua Durango

‘Mendebaldea eta egungo gerrak’ gaiarekin hasiko da bihar Elorrion Kainaberaren hitzaldi-zikloa

Elorrioko Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak urtero antolatzen duen ‘Maiatzeko hitzaldiak’ zikloa antolatu du aurten ere. Prestatutako hiru saioetan egungo gerrak, migratzaileek Euskal Herrian bizi duten egoera eta lurraren etorkizuna izango dira hizpide.

Ekimena bihar hasiko da, hilak 15, ‘Mendebaldea eta munduko gerrak’ hitzaldiarekin. Victor Pozas Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kide eta EHUko irakasle laguntzaileak emango duen hitzaldian, Mendebaldeak izuaren aurkako gerretan, Ukrainan edo Gazako genozidioan izan duen aurpegi bikoitza aztertuko du.

Bigarren hitzordua datorren asteko eguaztenean izango da, hilak 22, eta berbaldian migratzaileek Euskal Herrian bizi duten egoera aztertuko da eta ‘Atxondo Harrera Herria’ ekimena aurkeztuko da. Ekitaldiko hizlaria elkarte horretako kide bat izango da.

Maiatzeko hitzaldi-zikloa 29an amaituko da ‘Lurraren etorkizuna: norantz goaz’ goiburua duen solasaldiarekin. Hizlaria Sabin Fernandez Kainaberako kidea izango da.

Berbaldiak Iturri kultur etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados