Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Antzerki laburrekin eta Oreka TXren kontzertuarekin agurtuko da aurtengo Musikaire

Antzerki laburrekin eta Oreka TXren kontzertuarekin agurtuko da aurtengo Musikaire

2015eko Musikaire jaialdia asteburu honetan amaituko da ostiraletik igandera egongo diren lau agerraldiekin. Ostiralean eta larunbatean Honduraseko Aurelio kantaria eta rock amerikarra lantzen duen Corizonas taldea izango dira hurrenez hurren; igandean berriz, hiru antzezlan laburrekin osatutako ikuskizuna eta Oreka TXren kontzertua izango dira.

Jatorri afrikarra duen Garifuna herriaren tradizioan oinarritutako musika egiten duen Aurelio gitarra jole eta kantariaren agerraldiarekin hasiko dira asteburuko ekitaldiak. Erdialdeko Amerikako kostalde karibetarrean bizi den musikariak, berre herriaren tradizio eramailea da, bere ahots aberats ozenean zein abesti akustiko hunkigarriekin baliatuta.

Corizonas

Bi belaunaldi desberdineko musikariekin osatutako Corizonas taldea izango da larunbateko protagonista. Taldean bat egin dute Arizona Baby country folk hirukoteko kideak eta surf rock freskagarria egiten duen Los Coronas laukotea.

Nahasketa horretatik sortu den Corizonasek rock tradizional amerikarra eta hegoaldeko riffak eta rock amerikar ukituak uztartzen du, partaideen jatorri musikala albo batera inoiz utzi gabe.

Antzerkia eta musika ekitaldiekin agurtuko da igandean aurtengo Musikaire jaialdia. Hiru antzezlan laburrez osatuta dago lehen agerraldia, hain zuen Casajara jauregian arratsaldeko 19.00etan hasiko den bakarra beste hiruak Herriko plazan gaueko 22.30ean izango baitira.

Dirua edo heriotza

Lehen pieza Javier Arandaren ‘El tiranicida’ da eta protagonista plazeragatik hiltzen duen clown txotxongilo bat; Cia. Pez Limboren ‘Boxers: humor de perros’ obrak berriz dirua erruz eta erraz irabazi edo heriotza beste aukerarik ez duten bi tiporen nondik-norakoak islatzen ditu eta Trino Teatroren ‘Mait(k)ale borroka’ lanak azkenik, agerian jartzen du nola aldatzen diren goitik behera neska batekin hitzordua duen tipo baten asmoak.

Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariek buru diren Oreka TX taldea izango da aurtengo azken protagonista. Mixel Ducau, Iñigo Egia, Juan Jose Otxandorena eta Amaiur Cajaraville taldekideekin, sei urteko lanaren ondoren argitaratutako ‘Silex’ hirugarren diskoa aurkeztuko dute, bertan harrizko txalaparta ere erabiltzen dutela.

Taldekideen esanetan “harriaren eta kanaberaren artean soinu berri bat sortu dugu, oso bitxia eta Oreka TXren soinu propio bilakatu dena”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados