Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Astola aldizkariaren zazpigarren zenbakia kalean da

Astola aldizkariaren zazpigarren zenbakia kalean da

Urtero legez, hamar erreportaje interesgarri bidelagun hartuta, Durangaldeko historian barneratzeko aukera emango du Astola aldizkariaren zazpigarren zenbakiak. Gerediaga Elkartearen eskutik, Durangoko Azokan eta ohiko salmenta puntuetan salgai izango da urtekaria, 5 eurotan.

‘Bandoen arteko gerrak’ erreportajean, 1300etik 1500era, Europa Atlantikoak krisiladi ekonomiko eta sozial sakonaren inguruan aritzen da Juan Manuel González, Astola aldizkariaren lehenengo gaian.

Ekainaren 13an Urkiolan ospatzen den egunaren inguruan, Juan A. Hernándezek ‘Garai bateko “Sanantonio” zoragarriak’ inguruan idatzi du.

Rakel Calvo kazetariak, ordea, ‘Auzo elkarteen borrokak’ inguruan kronika egin du. Durangoko biztanleria ikaragarri hazi zen joan zen mendearen erdialdean, eta “etxe merkeetan” (“casas baratas” deritzen auzoetan) jarri zen bizitzen, eta auzo horietan sortu ziren auzo-mugimenduen borrokek herriaren beraren bizimodua baldintzatu zuten. 

‘Txakolina, urteko ardoa?’ izenburua duen artikulua idatzi du Uri Astolak eta Juan L. Cavó-k, berriz, ‘Durangoko arma-fabrika’ inguruko detaileak eskaintzen ditu.

 

Mikeldiren misterioa

Joseba Aizpuruak ‘Durango, grabatuetan eta ilustrazioetan’ artikuluan, XVI. mendetik XIX. mendera marrazkilariek eta grabatzaileek egiten zituzten irudien berri emango du.

‘Ermua, milaka etorkinen harleku’,  Estibaliz Gonzálezek idatzitako artikulua da. 1960. hamarkadan Ermua eta Benidorm izan ziren Estatu guztian biztanle hazkuntza-portzentajerik handiena izan zuten bi udalerriak izan ziren.

‘Mikeldiren misterioa’, Mikeldiren idoloaren jatorria, esanahiari eta egileari buruzko  berriak emango dituzte Palaciosek eta Mikel Unzuetak.

Igor Basterretxeak ‘Elorrioko monastegiak eta komentuak’ inguran arituko da, eta azkenik, Lorea Madina kazetariak ‘Bilatzeko grina’, Euskadiko salbamendu-txakurren taldearen (GPSE) inguruko erreportaia egin du. Taldeak 30 urtetan aritu da lanean musutruk.

 

 DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados