Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Nafarroako talde bat gonbidatu du Kriskitinek ‘Durangon Folk’ jaialdirako

Nafarroako talde bat gonbidatu du Kriskitinek ‘Durangon Folk’ jaialdirako

Folkloreaz gozatzeko ezinbesteko aukera eskainiko du Kriskitinek datorren ostiralean Durangon. Aurten Nafarroako Orritz-Iskidi taldea gonbidatu du dantza taldeak.  Emanaldia ostiralean izango da, Durangoko kale eta azoketan zehar, 12.00etatik 14.00etara bitartean.

Irurtzungo taldeak mitologiako pertsonaiak ekarriko ditu Durangora, eta Basajaun, Mari edota Otsoko ikusteko aukera izango da. Baita hain eurenak diren joaldunak ere, ttuntturruak.

Kriskitinek be Nafarroara egingo du folklore bidaia eta, iparretik hegora: Otsagiko dantzak zein Korteskoak dantzatuko dituzte. Eta hori gutxi balitz Erraldoiak ere entrenatuko dituzte, guztia dultzaina hotsean.

1999. urtean Galeusca izenarekin ekin zion Kriskitinek udagoieneko Folk jaialdia antolatzeari. Harrezkero urtero antolatu du jaialdia Durangon Folk izenarekin. Urteokaz Galizia, Katalunia, Landak, Gaztela, Asturias, Menorca, Andaluzia, Murtzia, Aragoi, Madril, zein Kantabriako taldeak izan dira partaide.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados