Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Arkeologiari buruzko hitzaldi batekin hasiko da Gerediagaren ‘Historia astintzen’ zikloa

Arkeologiari buruzko hitzaldi batekin hasiko da Gerediagaren ‘Historia astintzen’ zikloa

Gerediaga elkartearen 50. urteurrena ospatzen dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte urtean zehar eta urriko asteazkenetan izango den ‘Historia astintzen’ hitzaldi zikloaz gain, mapekin osatutako Durangaldeko kartografia erakusketa eta argazki zaharren “Zuri-beltzean klik” bilduma ere erakusgai ditu. Ekimen guztiak Durangoko Arte eta Historia Museoan izango dira.

Urriko lau asteazkenetan, arratsaldeko zazpietan, burutuko den ‘Historia astintzen ’ zikloko protagonistak “eskualdeko historia ikertu duten lau pertsona” izango dira. Hizlari gonbidatuak gertuko ikerlariak dira Gerediagarentzat, “gure proiektu ezberdinetan laguntzaile izan ditugulako”.

Belen Bengoetxeak eskainiko duen ‘Arkeologiak 25 urteotan gure historiaz kontatu diguna’ hitzaldiarekin hasiko da bihar bertan hitzaldi zikloa. EHUko irakasleak eskainiko duen solasaldiarekin ‘Durangoko Lurretan’ egin diren lanen errepasoa egiteko asmoa dute antolatzaileek, “egin ziren sasoiko testuingurua kontatuz, parte hartu zutenak aipatuz eta izandako emaitzak nabarmenduz”.

Margarita Maturana

Eliz Museoko kidea eta ETBko ‘Todos los Apellidos vascos’ saioko historialaria den J. Manuel Cembellin izango da urriaren 14ko ekitaldiko hizlaria. ‘Margarita Maturana. Edo zelan mundua aldatu Berriztik’ izenburuarekin emango duen solasaldian, misiolariak bizi izan zuen sasoirako izandako ikuspegi aurrerakoia nabarmenduko du, ebanjelizatze ez ezik gizakiaren duintasunaren defentsa ere egin zuelako, kontuan izan barik zein zen bere jatorria, arraza, sexua edo erlijioa.

Euskaltzain emeritua den Jose Luis Lizundia izango da urriaren 21eko hizlaria. ‘Errioxa eta Durangaldearen harremanak’ duen solasaldian “Populamenduen alorrean, Araba erdian eta ardatz hartuta, Ipar eta Hego (Errioxa Garaia), mendez mendetakoa izango den hipotesia agertuko da. Toponimia, Erdi Arotik dokumenta daitekeenak eta kidekotasunik argiena”.

‘Historia astintzen’ zikloa urriaren 28an amaituko da UNEDeko irakaslea eta ETBko ‘Baskoniako historia bat’ saioko zuzendaria den Alberto Santanaren hitzaldiarekin. ‘Aitaren Etxea. Baserria Euskal Herriko historiaren oinarrizko iturria’ izenburu duen berbaldiarekin tradiziozko etnografiaren ikuspuntutik aldenduko da eta ikuspegi berritzaileetan murgilduko da. 

Bi erakusketa

Hitzaldiez gain bi erakusketa izango dira ikusgai urrian Arte eta Historia Museoan. Bata, ‘Durangaldeko kartografia’ deiturikoa, Ramon Oleagaren bilduma pertsonaleko 20 mapez osotuta dago. Erakusketan dagoen mapa zaharrena 1606koa da eta berriena 2005ekoa.

Erakusketaren osatzen duten argazki bakoitzaren alboan Durangaldeari dagokion detaile argazkia ipini da eta, osagarri gisa, bildumaren egileak berak idatzitako katalogoa argitaratu dute Gerediagak eta Durangoko Arte eta Historia Museoak.

Bestalde, 333 argazki zaharrekin osatutako ‘Zuri-beltzean klik’ erakusketa ibiltariak bere azken geralekua izango du Arte eta Historia Museoa. Bilduma honekin “denboran zehar bidaiatzea ahalbidetu diguten argazkilariei euren lana aitortu” nahi die Gerediagak eta, era berean, “euren argazkiak utziz proiektu ezberdinetan parte hartu duten artxibo pribatuak eta publikoak ere eskertu nahi ditugu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados