Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Durangaldeko Maketa Lehiaketaren hirugarren edizioa martxan da

Durangaldeko Maketa Lehiaketaren hirugarren edizioa martxan da

Abadiño, Amorebieta-Etxano, Iurreta eta Durangoko udaleko gazteria sailek, Durangaldeko hirugarren Maketa Lehiaketa antolatu dute eta ekimen honetan parte hartu nahi duten taldeek urriaren 17ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, hiru sari banatuko dira.

Taldeko partaideen erdia, gutxienez, 18 eta 35 urte artekoa izatea da baldintza nagusia. Taldekideetako inork ere ezin izango du bi talde baino gehiagotan parte hartu.

Epaimahaikideek bederatzi talde hautatuko dituzte izena ematen dutenen guztien artean. Horretarako “taldearen  pertsonalitatea, joaldiaren kalitatea, moldaketan aberastasuna eta zuzenekoaren potentzialtasuna” izango dituzte kontuan aukeraketa egiterako orduan.

Aukeratutako taldeak eta agerraldietako egutegia urriaren 26an jakinaraziko da. Aukeratutako 9 taldeen zuzeneko emanaldiak azaroaren 20an eta 27an eta abenduaren 11n izango dira. Epaimahaiak aukeratutako 3 taldeek azken kontzertu bat egingo dute 2016ko urte hasieran egingo den finalean.

Hiru sari banatuko dira Durangaldeko III. Maketa Lehiaketan. Talderik onenak 1500 euro jasoko ditu; euskarazko kanturik onenarentzat 500 euro; eta hirugarrenak, Amorebieta- Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du.

Izena emateko, e-maila bidali behar da gazteinfo@ametx.net helbidera eta mezu horretan izen emate orriaz gain taldearen hiru kanta biltzen dituen artxibo konprimitua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados