Otxandion hasiko den 20. Korrikak apirilaren 7an zeharkatuko ditu Zornotza eta Durangaldea

Euskal Herri osoa zeharkatuko du 20. Korrikak.
Euskal Herri osoa zeharkatuko du 20. Korrikak.

AEK-Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak ezagutzera eman berri du martxoaren 30an hasi eta apirilaren 9an amaituko den 20. Korrikaren ibilbidea. Edizio hau Durangaldean hasiko bada ere, Otxandio herrian hain zuzen, apirilaren 7an zeharkatuko ditu eskualdeko herri gehienak.

20. Korrika martxoaren 30ean abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan, eskuz-esku doan testiguaren barruan dela edizioa honetarako idatzitako mezua. Bizkaian eta Durangaldeko herrian hasiko bada ere, Araba aldera joko du lasterketak lehen egunean, Legutio, Gasteiz eta Langraiz Okan zehar ibiliko baita Trebiñun sartu aurretik.

Martxoaren azken egunean eta apirilaren 1ean, Lizarra eta Nafarroako Erriberako zenbait herri zeharkatu ondoren, Erresuma Zaharreko beste muturreraino joango da, Erronkari izango baita egun horretan zeharkatuko duen azken herria.

Apirilaren 2an Izaba eta Otsagabia atzean utzi ondoren Donibane Garazira helduko da lasterketa eta arratsaldean Baiona eta Donibane Lohizunen zehar ibiliko da. Senpere eta Mauletik igaroko da hurrengo egunean eta Baigorri atzean utzi ostean, berriro Nafarroan sartuko da eta Elizondo eta Doneztebe zeharkatuko ditu.

Tolosa, Hernani, Irun eta Pasaiatik pasatu ondoren, Donostian sartuko da apirilaren 4an eta Gipuzkoako kostaldean ibili ondoren Ondarru eta Markina-Xemeinera gerturatuko da apirilaren 5ean, Lekeitio eta Gernikara heldu aurretik.

Zornotzatik Durangaldera

Bizkaiko Uribealdean, Ezkerraldean eta Enkarterrietan ibiliko da apirilaren 6an eta arratsaldeko 17:00an aldera Bilbon sartuko da. Hurrengo eguneko lehen orduak Txorierrin emango ditu eta Arratian barrena ibili ondoren, berriro Araban sartuko da Amurrio eta Laudiora gerturatzeko, eta berriro Bizkaiara bueltatuko da Basauri eta Galdakaora gerturatzeko.

Arratsaldeko 16:59ean Zornotzan sartuko da eta Iurreta zeharkatu ondoren Durangon sartuko da 18:46ean. Ondoren, Abadiño eta Atxondora gerturatuko da eta 20:15ean Elorriora helduko da. Berrizen (21:00etan), Zaldibar (21:29ean), Mallabian (21:55ean) eta Ermun (22.18ean) egon ondoren, Korrikak Eibarrerako bidea hartuko du.

Apirilaren 8ko ibilbide ia osoa Gipuzkoan egingo du eta Bergara, Beasain, Oñati, Arrasate eta Arabako Agurain eta Araian egon ondoren Nafarroako Olatzagutia eta Altsasura helduko da. Azken egunean Etxarri Aranatz eta Iruñeko inguruko herrietan ibiliko da, Erresuma Zaharreko hiriburuan amaitu aurretik.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar