Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
MARTXOAK 8

Zaintza sistema eraldatzeko beharra

Durangaldeko Mugimendu Feministak azaroaren 30ean egindako greba orokorraren aldarrikapenari eutsiko dio gaur, Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Orain ere, beharrezkotzat jotzen dute zaintza-krisi larriari aurre egitea.

Eskualde osoan egingo diren mobilizazioetan kontuan hartuko da zaintza lanen behar izanak aldatzen ari direla, eta, horregatik, ezinbestekoa eta urgentziazkoa da neurriak hartzea zaintza sistema publiko eta komunitario bat eraikitzeko.

Durangaldean egun horretarako prestatutako manifestazio gehienak arratsaldeko 19:00etan izango badira ere, herri batzuetako mobilizazioak beste ordu batzuetan izango dira. Gainera, hainbat tokitan eguneko egitaraua osatzeko ekitaldiak izango dira.

Durango

11:00etan, Andragunean, Adierazpen Instituzionala.
17:30ean, Santa Anan, Andragunearen XV. urteurreneko festa eta bideoaren aurkezpena.
18:30ean, Santa Anan, Itaiak antolatutako ‘Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki’ mobilizazioa.
19:00etan Manifestazioa Durangoko kaleetan Andra Marin hasita, M8 kolektiboak antolatuta.

Amorebieta-Etxano

12:00etan. Herriko plazan, Irakurketa instituzionala eta Kontzentrazioa.
17:00etatik aurrera, Gaztetxokon, Emakumeen Memori eta Txapak.
19:30ean Manifestazioa, Herriko plazatik abiatuta.
20:00etatik aurrera, Gaztetxokon, Berdintasun Scape Room.
23:15ean, Zelaieta zentroan, Maria Blancok eskainitako bakarrizketa.

Abadiño

19:00etan, Laboral Kutxatik abiatuko da Manifestazioa.

Berriz

19:00etan, Udaletxe plazatik abiatuko da Manifestazioa.

Iurreta

Goizean zehar, ikastetxeetan ekintzak
18:00etan, Askondon, Adierazpen Instituzionalaren Irakurketa.
Ondoren, Manifestazioa.

Mallabia

12:00etan, Udaletxe aurrean, Kontzentrazioa ‘Martxoak 8 egunero da’ eta Adierazpen Instituzionalaren Irakurketa.
Ondoren,  eskolako haurrek ‘Konplize ditut eta’ abestia kantatuko dute.

Zaldibar

19:00etan, Udaletxeko plazan hasiko da Manifestazioa.
21:00etan, Emakumeen afaria eta dantzaldia.

Elorrio

10:00etan, Herriko plazan

Ermua

11:30ean, Plazan. Olerki eta musika ekitaldia Maite Lorenzo rapsoda eta Alberto Egia pianojolearen eskutik.
Ondoren, loreak banatuko dira, eta amaieran herritarren elkarretaratzea egingo da.
Iluntzean, Ermua Antzokia eta Emakumearen Topalekua morez argiztatuko dira.
19:00etan, Plazatik abiatuta, manifestazioa.

Otxandio

19:30ean, Andikonan, ekitaldia


Durangaldeko hainbat herritan, Martxoaren 8ko egitaraua hurrengo egunetarako prestatutako ekitaldiekin osatuko dute.

Durango

Martxoak 9
11:00etan, Andragunean  Wikiemakumeok proiektu kolaboratiboaren dokumentala.

Martxoak 10
12:00etan, Ezkurdi plazan, XVII. Lilakrosa.
19:00etan, San Agustin Kultur Gunean, ‘Señora Einstein’ antzezlana Defondo antzerki taldearen eskutik.

Martxoak 16
19:00etan, Plateruenean, Abesti Feministen VI. Lehiaketako finalisten kontzertua.

Amorebieta-Etxano

Martxoak 9
10:00etatik 15:00etara, Zelaietako parkean, Emakume Nekazari eta Artisauen Azoka, Triki Piu taldeak girotuta.
12:30, Marixelarre sarien banaketa

Abadiño

Martxoak 15
18:30ean, Errota kultur etxean, ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlana Kamikaz Kolektiboa & Ttak Teatroak eskainita.

Berriz

Martxoak 9
19:00etan, Berrizko kultur etxean, ‘Baginaren bakarrizketa’ Txalo Produkzioak eskainita

Martxoak 16
19:00etan, Berrizko kultur etxean, ‘Yerma’ antzezlana La Dramática Errante konpainiaren eskutik

Martxoak 23
12:15ean, Berrizko kultur etxean, ‘Habiako ipuinak’ haurrentzako ipuin-kontaketa Ameli Xirrikituen kontuak eskainita.
19:00etan, Berrizko kultur etxean, Sara Zozayaren kontzertua.

Iurreta

Martxoak 9,
14:00etan irtengo da autobusa, Aboro jatetxean egongo den bazkarira joateko.

Martxoak 13
18:30ean, Ibarretxe kultur etxean, Topaketa Uxue Alberdirekin.

Martxoak 15
18:00etan, Askondon, Herri kirolak.
19:etan, Ibarretxe kultur etxean, ‘Nola edo hala aterako gara’ antzezlana Alazne Etxebarriak eskainita.

Martxoak 19.
18:30ean, Ibarretxe kultur etxean, Aire! filmaren emanaldia.

Martxoak 21
19:00etan, Ibarretxe kultur etxean, Koro Benito eta Verónica de Cos, poesia eta musika.

Mallabia

Martxoak 9
12:30ean. Solasaldia, ‘Gure gorputzak hainbat lurralde’ argazki erakusketan agertzen diren emakume batzuekin.
16:00etan, Herriko frontoian, Emakumezkoen Gomazko Paleta Elite Txapelketaren finala

Martxoak 10
12:30ean, Kontzejuzarran, ‘Pronoia’ antzezlana Virginia Imaz pailazoak eskainita.

Zaldibar

Martxoak 9
11:00-13:30 eta 17:00-20:00, Liburutegi zaharrean, Helmugak antolatutako erakusketa.

Martxoak 10
11:00-13:30, Liburutegi zaharrean, Helmugak antolatutako erakusketa.

Martxoak 23
Helmugak antolatutako txangoa

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados