Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mikel Urdangarin eta Seiren taldearen azken lanak, Durangoko Azokan entzungai

Mikel Urdangarin eta Seiren taldearen azken lanak, Durangoko Azokan entzungai

Bor-borrean dago Durangoko Azoka. Bi egun oraindik eta egitarau estua aurretik. Aurkezpenek eta zuzenezko emanaldiek aurrera jarraitzen dute Durangoko erakustoki erraldoian. Mikel Urdangarinek eta Seiren taldeak azken lanak aurketzuko dute gaur.

Seiren taldea zuzenean izango da Ahotsenean, “Udazkena” azken lana aurkezteko. Disko “landuagoa eta lasaitasunez hartu duguna”. Zornotzarren emanaldia eguerdiko 14.30etatik aurrera burutuko da. Ondoren, Ramon Saizarbitoriak “Martutene” liburua aurkeztuko du bertan, arratsaldeko 17.00etan.

Azokako aurpegi ezaguna den Toti Martinez de Lezea idazleak, “Mareas” eta “Urak dakarrena” Ttartalorekin argitaratu dituen liburuen berri emango du 11.30ean, Areto Nagusian.

Leku berdinean baina ordu erdi beranduago, Miren Amuriza bertsolari berriztarrak, Gotzon Barandiaran, Jasone Osoro, Mireia Delgado, Josu Martinez, Uxue Alberdi, Pako Aristi eta Juankar Lopez Mugaertzarekin “Titiriteroen ipuinak” aurkeztuko dute.

 

“Azula eta ez urdina”

Arratsaldean, berriz, Kirmen Uribek “Mussche” liburua aurkeztuko du 16.00etan eta ordu erdi beranduago Mikel Urdangarin  abeslariak azken lana plazaratuko du.  “Azula” hiru musikariekin batera grabatu duen diskoa da, soinu soilagoa eta garbiagoa lortuz. “Azula eta ez urdina”, bere etxean hala esan delako beti.

Umeen guneak, Saguganbarak,  ijitoen kulturarekin bat egingo du gaur. Emakume ijitoen ipuin kontaketa eta tailerrak izango dira, besteak beste. 

Irudienean, berriz, Bideografik ekoizpenak “Psicoblock” (David Maeztu) eta “Aizkora hotsak goi mendietan” (Eukeni Arriortua) emanaldia eskainiko du, 16.00etan.  Kabi@a gunean teknologia libreen tailer irekia ospatuko den bitartean, Szenatokian, antzerki maratoia izango da egun guztian zehar.

 

DURANGON. Durangoko Azoka

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados