Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Azken txanpan sartuko da gaur Durangoko Azoka

Azken txanpan sartuko da gaur Durangoko Azoka

Azken egunari aurre egingo dio gaur Durango Azokak. Azkena izateagatik ez da lasaiagoa izango. Ateak itxi aurretik, guneak azken saioak agortuko dituzte. Alain Concepcion zornotzarrak “Izan dira” diskoa plazaratuko du, eta “San Blas begietan” eta “Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937” liburuen aurkezpenak  izango dira, besteak beste.

Alain Concepcion abeslari zornotzarrak “Izan dira”  lehenengo lana bakarlari bezala aurkeztuko du, Ahotsenean 13.00etan. Nahiz eta zuzenean ez jo, kantak entzuteko aukera izango da.

Areto Nagusian, berriz, Lorea Madina kazetariak eta Txelu Angoitia argazkilariak “San Blas begietan” liburuaren aurkezpenari ekingo diote, 11.00etan. Ondoren, Gerediaga Elkarteko Jon Irazabal eta Pablo Garitaonandia “Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937” liburuaren inguruan arituko dira. Irazabalek, gainera, Xabier Irujo Ametzagarekin argitaratu duen “El Gernika Richthofen. Un ensayo de bombardeo de terror” liburuaren aurkezpenarekin jarraituko du.

 

Flamenkoari buruzko hitzaldia

Arratsaldean, flamenkoari buruzko hitzaldia eskainiko dute Isaac Motosek (Filosofian Doktorea, ijitoa eta flamenkoan aditua), Luis Cortes gitarra jotzaileak lagunduta. Musika-tradizio handiko familia batetik dator musikaria eta Motosek azaltzen dituen flamenkoko paloak interpretatuko ditu. Ondoren “erromintxelaren” gaineko mahai-ingurua antolatu da 18.00etan. Bertan Nicolas Jimenez soziologoa eta Romanieran aditua, Josune Muñoz euskal filologoa eta erromintxelaren fenomeno sozio-linguistikoaren ikertzailea, eta Jose Luis Lizundia, Euskaltzaindiako kudeatzailea izango dira.

Bitartean, Saguganbaran gazteei zuzenduta ilustrazio tailerrak, ipuin kontaketak eta antzerkia eskainiko dira.

Irudienea gunean, berriz, elkarlaneko proiektu berezi bat aurkeztuko da: “Morritson eta Gartzia’, euskarazko lehen 3D filma. Azokako nobedadeetako bat da eta Azokak berak elkarlanean garatu duen proiektua da. Durangoko Azokako zuzendaria, Aiert Goenaga, filmaren zuzendaria eta ekoizlea da eta Jon Urraza zuzendari eta aktorearekin batera gidatu du proiektua. Aurkezpena, 12:20etan

DURANGON. Durangoko Azoka

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados