Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Euskal literaturak eta musikak dirua behar dute”

Ezinbesteko geltokia izateaz gain, Durango Azoka euskal kulturari taupadak neurtzeko derrigorrezko tresna da. Durangaldeko talde eta idazleentzat ezezik, euskal kulturaren ordezkarien topalekua da, eta aldarrikapen gunea ere. “Eskaparate oso handia da eta bertan egotea garrantzitsua da”, azpimarratu dute.

Erakustokia, topalekua, hitzordua, euskal kulturaren gurdiaren pieza. Hainbat izenekin izendatu daiteke Durangoko Azoka, baina guztiak esanahi batekin bat datoz: “Euskal Herriko disko eta liburu gehienak data honetarako ateratzen dira, beraz hemen egotea ezinbestekoa da”. 

Musikari eta idazleen topagunea da Azoka. Gora eta behera ibiltzeko egunak; liburuak eta diskoak sinatzeko momentua eta beharbada, urteko sasoi garrantzitsuena salmenten aldetik. Eta aldarrikapenerako tokia ere.

 

“Etxean jolastea”

Bernardo Atxaga idazle ospetsua aurpegi ezaguna da Azokan. Poesia eta musika uztartzen dituen ‘Paradisua eta katuak’ azken lana aurkeztu du. Jabier Muguruza musikariaren arteko elkarlana biltzen duen liburua eta DVDa da. Durangoko Azokan izatea “gustuko lana da gaur egun” dio, baina hala ere “erromantikoagoa zen garai hartan”. Atxagak aldarrikapenerako tartea ere egin du. “Euskal literaturak eta musikak dirua behar dute”, azpimarratu du idazleak.

Durangaldeko talde, abeslari eta idazleentzako parada bilakatu da Azoka. Izan ere, “etxean jolasteak abantailak ditu”. “Musikariok asko ikasten dugu gure entzuleengan. Zuzenean hitzegiten dugulako eta harreman bat sortzen delako”, azpimarratu dute Jokin Lacallek eta Onintze Garciak, Seiren talde zornotzarraren kideek. ‘Udazkena’ azken lana aurkeztu dute Azokan.

Txomin eta Peru Magdalena durangar anai idazleak ‘Txomintxo eta Perutxoren abenturak’ hurbildu dituzte Azokara. Atzo goizean liburuak sinatzen ibili ziren gelditu gabe. “Irakurleekin harremanetan egotea oso polita da”, bat egin dute.

 

DURANGON. Durangoko Azoka

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. durangon.com

    Kaixo, Seiren taldea zuzenean izango da bihar, larunbata, Azokako Ahotsenea gunean, 14.30ean.

    Deja una Respuesta
  2. Zornotzarra

    Aupa Seiren, Azokan noiz aurkeztuko dozue diskoa?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados