Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Fantasia! Durangotik mundura hedatuko da gaurtik domekara

Amaia Lejarreta artista durangarraren 'MADA’ arte performance-a izango da ikusgai inaugurazio ekitaldianHeldu da 58. Durangoko Azokaren ordua. 10:30ean hasiko den edizioak ‘Fantasia!’ izena izango duen arren, amets egiteko gune bat baino gehiago “sormenaren eztanda” eta “euskal kulturaren jai ikaragarria” bihurtuko da, Gerediaga Elkarteko arduradunek adierazi duten bezala.

Aurtengo edizioa jaiegunean hasten denez eta ikasleen goiza bihar izango denez, familiek, koadrilek edo bakarka gerturatzen direnek nagusituko dira.  Euskal kulturaren epizentroa bilakatuko diren Landako Gunea eta gainontzeko espazioak eskaintza oparoa eskainiko dute: 257 erakusmahai, 950 nobedade eta 265 ekitaldi.

Eguerdiko 12:00etan San Agustin Kultur Gunean egingo den ‘Fantasia DA!’ inaugurazio ekitaldian, antolatzaile eta erakundeetako ordezkarien hitzaldiez gain dantza, pintura eta musika uztartzen dituen ‘MADA’ arte performance-a eskainiko du Amaia Lejarreta artista durangarrak, Janire Etxabe dantzari bertikalaren partaidetzarekin.

Hasiera oparoa

Lehen eguneko hitzorduen artean, aipagarriak dira Musika Eskolako eta Plateruenako Ahotsenean guneetan izango diren ekitaldiak. Lehenen espazioan Bernardo Atxaga, Oihane Amantegi edo Jon Arretxe izango badira beraien liburu berriak aurkezten, bigarrenean NØgen edo Yogurina Borovaren sorkuntza berriak entzuteko aukera egongo da.

‘Bidasoa 2018-2023’ filmaren solasaldiarekin eta’ Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri bat’ dokumental historiko eskainiko badira Irudienean, ‘Euskaldungak’ obra estreinatuko du Taulelak konpainia durangarrak eta bakarrizketa umoretsua eskainiko du Mikel Martinezek Szenatokian.

Datozen egunetan Durangoko Azokara hurbilduko diren sortzaileen zerrendak gustu eta zaletasun guztiak asebeteko ditu: Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren, Karmele Jaio, Jakoba Errekondo, Toti Martínez de Lezea, 2022ko Somen Beka irabazi zuen Jon Ander Urresti eta bere ‘Eukalyptus’ proposamen eszenikoa, Izaroren ‘cerodenero’ disko berriaren aurkezpenerako egin den ikus-entzunezkoa, ‘Durangas’ dokumentala, Marta Goikoetxearen ‘Martxanterak’, eta abar luze bat.

Azoka 10:00etatik 20:00etara arte egongo da irekita zapatura arte, eta azkenen egunean, domekan hain zuzen, 18:00etan itxiko da.

Mikeldi obraren erreplika

Abenduaren 10a arte, erakusketa eta ekimen ugari izango dira Durangon, eta aipagarrietako bat “Eskuahaldunak eskultoreen elkartearen erakusketa izango da, 80 artistaren 200 bat eskultura jasoko baititu”, antolatzaileek azpimarratu dutenez. Arkotxa kaleko lokalaren aurrean, Durangoko Institutuko Arte Ederren batxilergoko ikasleekin elkarlanean egindako Mikeldi obraren egurrezko erreplika bat ipiniko dute, 4 metroko altuerakoa.

Euskaltelek Azokan jarritako 4 kilometroko zuntz optikoak “kalitatezko konexioa bermatzeaz gain, www.durangokoazoka.eus webgunearen orri bakoitzean 10.000 bisita” jasotzeko aukera ematen du, antolatzaileen esanetan.

Bestalde, Durangoko Azokaren antolakuntzak garraio publikoa erabiltzeko gomendioa helarazi gura die herrira etorriko diren kulturazaleei. Autoa erabiliko dutenek, doako autobus zerbitzu bat izango dute aukeran, Iurretako autopista irteerako aparkalekuetatik Landako ondoko Olleria kaleraino. Autobus zerbitzua abenduaren 6tik 9ra, lau egunetan eskainiko da, ordu erdiro.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados