Friso
Friso
Friso
Friso

LAB-eko delegatuek bat egin dute ‘Kalera kalera’ ekimenarekin

 

LAB-eko delegatuek Mallabiena poligonoan bildu dira 'Kalera kalera' ekimenarekin bate eginez.
LABeko delegatuek Mallabiena poligonoan bildu dira ‘Kalera kalera’ ekimenarekin bate eginez.

Durangoko hainbat enpresatako LABeko delegatuek, bat egin dute euskal preso politiko ohiek abiatutako ‘Kalera kalera’ ekimenarekin eta gaur lau orduko kontzentrazioa egin dute Iurretako Mallabiena Poligonoan.

Elkarretaratzean “Gestamp, Cemosa, Estancal, Odi Bakar, Cemvisa, Cespa, Rothenberger, Auzo Lagun, Bertoko, Geroko, Industrias Amaya Telleria, Inyectametal, TVA, Larzep, Bruss, Ona Electroerosión, Fumbarri… eta beste hainbat enpresatako delegatuak” bildu dira LAB sindikatutik adierazi dutenez.

‘Kalera kalera’ ekimena abenduaren 10ean hasi zen Usurbilen eta urtarrilaren 8ra arte iraungo du. Durangaldeko LABek bat egin du ekimen horrekin, «euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko konpromiso, elkartasun eta borroka gure ere eginez».

Gaur egindako kontzentrazioarekin, bide batez, “Euskal Preso Politikoen Kolektiboak abiatuko duen eztabaida prozesuari gure babesa adierazi nahi izan diogu”.

Gorka Fraileren aldeko giza-sarea

Prozesu horri bultzada emateaz gain, ‘Kalera kalera’ ekimenak “kartzeletako egoerak txarrera” egin duela eta osasun egoera larrian dauden Gorka Fraile, Ibon Iparragirre, Txus Martín eta Joseba Borde preso bizkaitarrak bizi duten muturreko egoera salatu dute.

Gorka Fraile durangarra eta gaixo dauden gainontzeko presoen aldeko giza-sarea egino dute Traña-Matienan datorren barikuan, abenduak 16, 20.00etan.

Egun berean, baina arratsaldeko 19.00etan, Bilboko Arriaga plazatik abiatuko den manifestazioa egingo da eta hurrengo egunean Ugao eta Galdakaotik abiatuko diren bi giza-zutabe Basauriko kartzelara helduko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar