Kotxe karabana egingo da bihar eskualdean Sare herritarrak deituta

Durangaldeko Sare herritarrak kotxe karabana antolatu du biharko ‘Prest gaude’ ekimenaren baitan. Mobilizazio horrekin hurrengo zapatuan, urtarrilaren 13an, Bilbon egongo den manifestazio nazionalerako gonbitea egin nahi dute.

‘Elkarrekin aurrera egiteko Prest Gaude’ goiburupean Bilbon egingo den manifestaziorako gonbidapena egiteko asmoa duen kotxe karabanak, Durangaldea zeharkatuko du. Irteera goizeko 11:00etan izango da Abadiñoko Txanporta plazan eta ondoren Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar eta Iurreta zeharkatuko dituzte parte hartzaileek. Mobilizazioaren amaiera Durangon izango da 13:00etan eta Ezkurdi plazara gerturatzen diren pertsonek ‘Donok Bilbora’ argazki erraldoia aterako dute.

Giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzeko helburuarekin Bilbon egingo den manifestazio nazionala berriz, gaur zortzi izango da, arratsaldeko 17:30ean, La Casillatik abiatuta.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar