Korrika hasteko prest

AEK eta Korrikaren arduradunek, Otxandioko plazan testigu erraldoiarekin.

Korrikaren sortzaileak omenduko dituen eta euskararen normalizazioa aldarrikatuko duen 20. Korrika hasiko bihar Otxandion, ‘Batzuk’ goiburuarekin. Euskal Herrian zehar 2.555 kilometro egin eta testigua eskuz esku ibili ondoren, Iruñean amaituko da apirilaren 9an.

“Hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinak osatzen duten aniztasuna” irudikatu nahi dute edizio honetako antolatzaileek, esanahi hori eman baitiote aukeratutako goiburuari. Hala ere, euskararen inguruan antolatzen den ekimen parte-hartzaileenetarikoak, ehunka boluntarioen laguntza behar du prestatutako guztia behar bezala irten dadin.

“Ehun herritar baino gehiago bildu gara Otxandioko Korrikaren inguruko lantaldea osatzeko” eta hori “oso pozgarria da” Joseba Irazabal talde eragileko kidearentzat. Jendeak eman dion  laguntasuna “ez da harritzekoa” Irazabalentzat baina adierazgarriena “hesi batzuk apurtu eta euren artean loturarik ez zuen jendearen artean sortu den harremana”, azpimarratzen ditu.

Kanpo, Asiron eta Urtaran

20. Korrikak ekimen hau sortu zutenak omenduko ditu eta lehenengo kilometroan talde hartako kidea izan zen eta 2013an zendutako Joseba Kanpo gogoratuko dute. Horregatik, Kanporen senideak eta lagunak eta Urtsa Errastik eramango dute testigua.

Bigarren kilometroko protagonistak berriz, Euskal Herriko zazpi hiriburuetako alkateak izango dira. Joseba Asiron eta Gorka Urtaran, Iruñea eta Gasteizko alkateak hain zuzen, bertan izango direla ziurtatu dute eta gainontzekoek ezin badira gerturatu ordezkariak bidaliko dituzte.

Zazpi egun igaroko dira Korrika berriro Durangaldera gerturatu orduko, lasterketak apirilaren 7an zeharkatuko baititu eskualdeko herri gehienak.

2.100 kilometroa egin eta gero gerturatuko da testigua Zornotzara, eta herrian zehar 14 kilometro egingo ditu. “Korrikaren etorrerak sekulako giroa sortzen du herrian” eta hemen ere herriko “ikastetxe, elkarte, Udala, kultur eragileen“ partaidetza azpimarratzen ditu koordinatzaile lanak egiten ari den Igor Landaluzek.

Testigua Zornotzan eramango duten erakundeen artean, bi azpimarratzen ditu Landaluzek, Udabarri dantza taldea eta Andramari Ikastola hain zuzen, biek ospatzen ari direlako beraien sorreraren 50. urteurrena.

Lau kilometro egingo ditu Korrikak Iurreta udalerrian, nahiz eta herriko talde, erakunde eta elkarteek emandako erantzunak “gutxienez hamahiru kilometro egiteko lain” ematen duen Ziortza Aldekoa-Otaloraren esanetan. Eskariei erantzu ahal izateko “300 edo 400 metroko kilometroak” egin beharko dituztela dio.

Eskakizun guztiei erantzun ahal izateko beste aukera bat azkarrago ibiltzea izango litzateke. Aldekoa-Otalorak gogo onez gogoratzen du orain urte batzuk Korrikaren abiadurari buruz gertatutakoa.“90 urte zituen Kandida Zamalloari esan genion testigua eramateko, baina berarekin batera joango zen Maritxu Ugarte zalantzan jarri zuen haren erritmoari eutsiko zionik”, honek 30 urte gutxiago izan arren.

Izaro, bideoaren protagonista

Durangoko Alde Zaharrean Korrikak egingo duen ibilbidea aipatu du koordinazio lanekin arduratzen den Ane Abanzabalegik. “Aurreko edizioetan Goienkale zeharkatzen genuen baina aurten suge moduko bat egingo du Alde Zaharrean, Goienkalen behera, Artekalen gora eta Barrenkalen behera doan ibilbidea egingo baitugu”.

Ibilbidean inongo oztoporik ez aurkitzeko helburuarekin, aldez aurretik egin behar den lana azpimarratu du Abanzabalegik. Horren helburua orain urte batzuk gertatutakoa ez errepikatzea: “Barandiaran kaletik beherantz joan behar genuen, baina furgonetak ezin zuen bira egin; maniobrak egin behar izan zituen eta korrika zetorren jende guztia gelditu egin behar izan zen”.

Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar, Mallabia eta Ermua zeharkatu ondoren agurtuko da Korrika eskualdetik. Mallabikoa da Korrikako bideoaren protagonistetako bat, Izaro kantautorea alegia. Musikariak ezin izango du lasterketan parte hartu, ‘Om’ disko arrakastatsua aurkezten dabilelako hilabete hauetan eta apirilaren 7an Huescako Monzón herrian jo behar duelako.

Bruselako Euskal Etxean, Madrilen, Zaragozan eta hainbat agertokitan abestu ondoren, ‘Om’ diskoaz lortutakoa “arro egoteko modukoa” dela aitortzen du, nahiz eta argi duen “musikaz bizitzea oso zaila dela”. Hala ere,  Korrikaren bideoan agertzea “sintoma ona” dela deritzo eta bere ibilbideari bultzada bat emateko aukera aparta dela uste du.

Hasiera ekitaldiko egitaraua, Otxandion. Martxoak 30

10:30ean, Korrika txiki
11:15ean, Kale animazioa (dultzaineroak,…)
13:30-15:30, Zirko jaia
15:45ean,  ‘Aurrera Korrika’ ikuskizuna
16:40ean, Hasiera-ekitaldia
17:00, 20. Korrikaren hasiera
18:00etan, Txokolatada
18:15ean, Egonian elektrotxaranga
19:30ean, Erromeria Gozategi taldearekin
23:00etan, DJ Bull Gaztetxean

20- Korrika Durangaldean. Ibilbidea

0 Km. Otxandio. martxoak 30, eguena, (17:00)
Zornotza, apirilak 7, barikua, (16:59)
Iurreta,  apirilak 7, barikua, (18:21)
Durango, apirilak 7, barikua, (18:46)
Abadiño, apirilak 7, barikua, (19:19)
Atxondo, apirilak 7, barikua, (19:53)
Elorrio,  apirilak 7, barikua, (20:15)
Berriz, apirilak 7, barikua, (21:00)
Zaldibar, apirilak 7, barikua, (21:29)
Mallabia, apirilak 7, barikua, (21:55)

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar