Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan ditu aurten literatur lehiaketak

Iurretako VII. Literatur lehiaketaren irabazleak bihar ezagutuko dira, eguerdian sari banaketa egingo da Ibarretxe kultur etxean. Inoiz baino parte hartzaile gehiago izan ditu aurten, 282 hain zuzen. Lehiaketa bi sailetan banatuta egon da, ipuinak eta bertso-paperak. Eta ikasleei zein helduei zuzendutakoa izan da.

VII. Literatur Lehiaketaren sari banaketa bihar, 13:45etan egingo da Ibarretxe kultur gunean. Aurten inoiz baino jende gehiagok parte hartu du sariketan, 282 pertsonek. Haurren sailean 108 ikaslek aurkeztu dituzte euren lanak, gazteen sailean 160 parte hartzaile izan dira eta helduetan 14.

Sarituen artean 2.260 euro banatuko dituzte: txikienentzat liburu sortak egongo dira, gazteei liburu bonoak emango zaizkie eta helduek berriz, dirutan jasoko dute saria.

Haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna bultzatzea da, hain zuzen ere, lehiaketa honen helburua. Horretarako herriko eskolen laguntza ezinbestekoa dela argitu dute Udaletik, eta baita herriko elkarteen laguntza ere.

Aurtengo edizioan Iurretan bizi den Iraia Okina ilustratzaileak parte hartu du. Liburuxka, kartelak, diplomak eta libretatxoak berak egindako irudiez osatu dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados