Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretak 2027ra arte indarrean egongo den euskararen erabilera normalizatzeko plana jarri du abian

Datozen urteetan Iurretako Udalaren hizkuntza politika aurrera eramango duen Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana abian jarri da eta indarrean egongo da 2027ra bitartean.

Udal langileekin batera diseinatuko egitasmoa joan den abenduan onartu zen eta bere bi erronka nagusiak “euskararen kudeaketa Udal arlo guztietan integratzea eta Udalaren hizkuntza politika betetzea, arreta berezia jarriz herritarren arretan, Udal eskaintzan eta lan hizkuntzan”, gobernu taldeak adierazi duenez.

Plan honen bidez, Iurretako Udaleko euskararen egoera zehaztu da eta egoera hori hobetzeko beharrezko ekintzak ezarri dira. Alde batetik, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu nahi dira, eta bestalde, erakundearen eremu guztietan euskararen erabilera areagotzeko sustapen-ekintzak abian jartzea aurreikusten da.

Udalak parte-hartzaile guztien adostasuna, inplikazioa eta lankidetza zaindu eta bilatu du, langileen parte-hartzea bultzatuz eta euskararen erabilera sustatzeko konpromiso indibidualak eta kolektiboak har ditzaten.

Iurretako alkate Oskar Kokak azaldu duenez, “33 urte igaro dira Udalak bere lehen erabilera plana garatu zuenetik, eta denbora honetan aurrerapen asko egin dira euskararen erabileran, baina oraindik asko dago hobetzeko hizkuntza ofizialen kudeaketa bikainean. Hori dela eta, 2027. urtera arte indarrean egongo den plan bat onartu da, eta, horretarako, udal-langileen lankidetza eta inplikazioa ditugu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados